IKASMUGIKAR aplikazioa aurkeztu dugu
Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker eta DON BOSCO LHII ikastetxeko Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Prestakuntza Goi Mailako Zikloko ikasleekin elkarlanean garatua. Aplikazio honen helburua autoa elkarbanatzea sustatzea da, mugikortasun jasangarriago eta seguruago baten alde.
IKASMUGIKARren berezitasun nagusia da IKASLAN GIPUZKOAko ikastetxe partaideetako ikasle eta irakasleei soilik zuzenduta dagoela. Horrek esan nahi du autoa partekatzen duten pertsonak ikastetxearekin lotura duten kideak direla, konfiantza eta segurtasuna bermatuz.
Urtarriletik aurrera aplikazioa martxan jartzea aurreikusten da. Interesa duten pertsonek gurekin harremanetan jartzeko aukera dute.
Miguel Altuna jasangarriago baterantz beste urrats bat da IKASMUGIKAR. Animatu autoa partekatzera.