International LCAMP Week & Open Days 2026 Gasteizen

Apirilaren 21etik 23ra bitartean, Gasteizen ospatzen ari dira International LCAMP Week & Open Days 2026 ekimena, Lanbide Heziketa eta Fabrikazio Aurreratuaren arloko nazioarteko topagune gisa.

LCAMP proiektuaren baitan, ekimen honek Europako eta nazioarteko adituak biltzen ditu, ezagutza partekatzeko, lankidetza sustatzeko eta prestakuntza aurreratua indartzeko.

Egitarauak networking saioak, enpresetara bisitak, nazioarteko hitzaldiak eta fabrikazio aurreratuko tailerrak jasotzen ditu, baita ikasleentzako jarduera bereziak eta proiektuen zabalkunde eguna ere.

Ekitaldia Tknikak koordinatzen du, eta Miguel Altuna Lanbide Heziketak aktiboki parte hartzen du, bere nazioartekotze estrategiaren eta Fabrikazio Aurreratuan duen konpromisoaren baitan.

Gasteiz, egun hauetan, Lanbide Heziketaren eta berrikuntzaren nazioarteko erreferente bihurtzen da.

EGITARAUA