KA122-VET proiektu berria martxan

Aurten, KA122-VET proiektua onartu digute, eta horri esker, erdi mailako 18 ikaslek astebeteko mugikortasunak egiteko aukera izango dute Europan, esperientzia akademiko eta pertsonal aberasgarriak bizitzeko.

Proiektuaren kudeaketa eta garapenerako prestakuntza jasotzeko, irailaren 11n eta 12an Valentzian izan gara. Jardunaldi hauetan proiektuaren kudeaketarekin lotutako hainbat alderdi landu ditugu, datozen mugikortasunak ahalik eta ondoen prestatzeko.

Ilusioz eta gogoz ekingo diogu proiektu berri honi!