Lanbide Heziketako irakasleak HINE enpresan, BerIndu programaren baitan
BerIndu programaren barruan, Miguel Altuna LHIIko eta beste Lanbide Heziketako hainbat ikastetxetako irakasleek HINE enpresa bisitatzeko aukera izan dute, Olaberrian.
Bisitan zehar, enpresaren jarduera, garatzen dituzten teknologiak eta industriaren egungo erronkak gertutik ezagutu ahal izan dituzte. Horrelako ekimenek hezkuntzaren eta enpresaren arteko harremana sendotzen dute, eta irakasleei lan-munduaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen diete.
Eskerrik asko HINEri emandako harreragatik eta partekatutako esperientziagatik, baita ADEGIri ere BerIndu programa sustatzeagatik.