Lanbidek diruz lagundutako ikastaro berriak Miguel Altunan

Miguel Altuna Lanbide Heziketan Lanbidek diruz lagundutako IKASTAROEN ZERRENDA BERRIA PREST DUGU, bai langileentzako eta baita langabezian dauden pertsonentzako ere, haien gaitasunak hobetu eta lan-aukera berriak zabaltzeko.
Formazio-eskaintza honek hainbat arlo profesional hartzen ditu barne, eta gaur egungo lan-merkatuaren beharretara egokituta dago. Ikastaroak doakoak dira, arratsaldez eskainiko dira eta plazak mugatuak dira.
📅 Izen-ematea zabalik dugu.
ℹ️ Informazio gehiago: 943 899 272 – 688 815 070 – ikastaroak@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com