Lanbidek eta Hezkuntzak diruz lagundutako ikastaro berriak Miguel Altunan

26/27 ikasturte honetan, Miguel Altuna Lanbide Heziketak Lanbidek eta Hezkuntza Sailak diruz lagundutako doako prestakuntza-eskaintza zabala eskainiko du, langileei zein langabeei zuzenduta. Programazioan fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronika, administrazioa, logistika eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntzak izango dira, besteak beste.

Ikastaroek gaitasun profesionalak eguneratzeko, lan-aukerak hobetzeko eta sektore industrial zein teknologikoetan espezializatzeko aukera eskaintzen dute. Plaza mugatuak dira, beraz, interesa dutenek izena lehenbailehen ematea gomendatzen da.

Prestakuntzaren egutegia eta ikastaro guztien informazio gehiago nahi izanez gero, https://ikastaroak.imaltuna.com/ kontsultatu, 943 899 272 edo  688 815 070 zenbakira deitu edo ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatzi daiteke.