LCAMP CoVE proiektua aurkeztu dugu Malagan  Erasmus+ jardunaldietan

Miguel Altuna LHIIk parte hartu du Malagan egin diren Erasmus+ jardunaldietan, Lanbide Heziketaren eraldaketa digitala ardatz hartuta. Topaketan Espainiako National VET Team taldeko kideak, Hezkuntza Sailetako ordezkariak eta LHko zuzendaritza taldeak elkartu dira.

Jardunaldien barruan, Tknika eta Miguel Altuna LHIIren izenean, LCAMP CoVE proiektua aurkeztu dugu, Lanbide Heziketan digitalizazioaren, berrikuntzaren eta Europako lankidetzaren inguruko esperientziak partekatuz.