LF4VET Erasmus+ proiektuko nazioarteko bazkideak izan ditugu Miguel Altunan
Egun hauetan, LF4VET Erasmus+ proiektuko nazioarteko bazkideak hartu ditugu Miguel Altunan. Austria, Frantzia eta Greziatik etorritako ordezkariekin proiektuaren aurrerapenak, aurreikusitako zereginak eta datozen lan-ildoak aztertu eta eguneratu ditugu.
Topaketan, gure instalazioak eta lan egiteko modua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, eta esperientziak eta jardunbide egokiak partekatu ditugu.
Proiektuaren hurrengo nazioarteko bilera 2027ko udaberrian egingo da, Grezian.
Proiektuari buruzko informazio gehiago: lf4vet.eu