Maiatzaren 5ean ATEAK ZABALIK jardunaldia izango dugu

Larunbatean, apirilaren 25ean, Ateak Zabalik jardunaldia egin genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan, eta bisitari ugari izan genituen gure instalazioak eta datorren ikasturterako gure eskaintza ezagutzen.

Oraingoan bertaratzeko aukerarik izan ez zuten guztiek beste aukera bat izango dute: Hurrengo Ateak Zabalik jardunaldia maiatzaren 5ean egingo da. Interesa duten guztiei gonbidapena luzatzen diegu gure zentroa gertutik ezagutzera etor daitezen.

Bide batez, gogoratu 26/27 ikasturterako aurrematrikulazio epea maiatzaren 4tik 22ra bitartean izango dela.