Miguel Altuna Lanbide Heziketa, Singapurren LCAMP nazioarteko proiektuaren amaiera-ekitaldian
Miguel Altuna LHIIko irakasle batek, Euskadiko Lanbide Heziketako beste sei ikastetxetako ordezkariekin batera, LCAMP (Learner Centric Advanced Manufacturing Platform for CoVEs) nazioarteko proiektuaren amaiera-ekitaldian parte hartu du Singapurren, urriaren 19tik 23ra bitartean.
Bost eguneko egonaldian, hainbat hezkuntza- eta industria-erakunde bisitatu dituzte, besteak beste, Temasek Polytechnic, Nanyang Polytechnic, ITE College Central, A*STAR, Applied Materials eta OMRON Automation Centre.
Bisitei esker, fabrikazio aurreratuan, robotikan, adimen artifizialean eta energia garbian erabiltzen diren azken joerak ezagutzeko aukera izan dute, baita Lanbide Heziketaren, industriaren eta ikerketaren arteko lankidetza indartzeko ideiak partekatzekoa ere.
LCAMP proiektua amaitu bada ere, elkarlanari jarraipena emango zaio LCAMP ALLIANCE sarearen bidez.