Miguel Altuna LHII, WFCPren Awards of Excellence sarietan finalista

CIFP Miguel Altuna LHII finalista aukeratu dute World Federation of Colleges and Polytechnics (WFCP) erakundeak ematen dituen Awards of Excellence sarietan, “Digital Learning” kategorian. Hautagaitza Miguel Altunako Ikas-Fabrika ekimenarekin lotuta dago, ikaskuntza digitalaren eta hezkuntza-berrikuntzaren arloan egindako lanaren aitortza gisa.

WFCPren sariak bi urtez behin ematen dira, eta mundu osoko lanbide heziketako eta hezkuntza tekniko-profesionaleko erakundeen jardun esanguratsuak nabarmentzea dute helburu. Aurtengo edizioan, Miguel Altuna LHII beste hainbat erakunderekin batera hautatu dute finalista.

Sariaren irabazleak —Urrea, Zilarra eta Brontzea— 2026ko azaroaren 23tik 27ra bitartean egingo den WFCPren Mundu Biltzarrean ezagutaraziko dira, Nairobin (Kenya). Finalista izendapena nazioarteko ikusgarritasuna ematen dion aitortza da, Ikas-Fabrikak eta Miguel Altunak azken urteotan garatutako lanaren balioa azpimarratuz.