Miguel Altunak bat egin du Erasmus Days egitasmoarekin
Aste honetan, Miguel Altunak Erasmus Days Europako egitasmoaren barruan hainbat jardunaldi egin ditu ikasleekin, Erasmus+ programaren bidez atzerrian ikasteko eta prestakuntza-egonaldiak egiteko aukerak ezagutarazteko.
Saioetan, Erasmus egonaldiei buruzko informazioa partekatu da, eta Europako hainbat lurraldetan Erasmus programaren bidez egonaldiak egin dituzten bi ikaslek beren esperientziak eta bizipenak azaldu dizkiete ikaskideei.
Ekimenaren helburua da ikasleak nazioarteko mugikortasunaren aukeretara hurbiltzea eta Europan ikasteko, bizitzeko eta esperientzia berriak eskuratzeko interesa sustatzea.