Miguel Altunak Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren bi saio hartu ditu

Miguel Altuna Lanbide Heziketak AFM Greenek eta IHOBEk antolatutako 2026-2027ko Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren bi saio hartu ditu urriaren 5ean eta 7an.

Saioetan, Ingurumen-eskakizunen ekosistema berria eta Ingurumen-datu gakoak eta sistematizazioa landu dira, enpresei jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloan aurrera egiteko ezagutza praktikoak eskaintzeko.

Programak hiru modulu eta zortzi saio presentzial eta doako biltzen ditu, enpresek beren interesen arabera aukeratu ahal izateko.