Miguel Altunak Euskaragileak sarearen topaketan parte hartu du
Miguel Altunako Gorka Lazkano, enpresa harremanen arduraduna, joan den astean Arrasateko Edertek Zentro Teknologikoan egindako Euskaragileak sarearen topaketan izan zen. Bai Euskarari Elkarteak antolatutako jardunaldian, 21 enpresatako ordezkariak elkartu ziren, lan munduan euskara sustatzeko esperientziak eta praktika onak partekatzeko.
Topaketan, Miguel Altunak euskara gaitasun txikia duten ikasleentzako murgiltze ereduaren proiektu pilotua aurkeztu zuen, bereziki dual prestakuntzari begira. Ekimen horren bidez, ikasleen euskararen erabilera eta gaitasuna indartzea bilatzen da, lan munduan euskaraz aritzeko aukerak sustatuz.
Jardunaldiak agerian utzi zuen enpresen eta prestakuntza-erakundeen arteko lankidetzak duen garrantzia, euskararen presentzia eta erabilera lan munduan areagotzeko.