Miguel Altunako bi ikaslek SpainSkills 2026 lehiaketan parte hartuko dute
Miguel Altuna LHIIko Peio Romero eta Gorka Domenech ikasleek 2026ko SpainSkills Lanbide Heziketako estatuko txapelketan parte hartuko dute, Euskadiko selekzioarekin batera, “Sistema Robotikoen Integrazioa” modalitatean.
SpainSkills Espainiako Lanbide Heziketako lehiaketa nagusia da, eta bertan autonomia erkidego guztietako ikasle eta tituludun berriek parte hartzen dute, beren trebetasun tekniko eta praktikoak erakutsiz. Txapelketa honek prestakuntza profesionala balioan jartzea, ikasle, irakasle eta enpresen arteko lankidetza sustatzea eta berrikuntza bultzatzea du helburu.
Parte-hartzaileak autonomia mailako txapelketetan urrezko domina lortu duten ikasle onenak dira, eta lehiaketa honek WorldSkills 2026 (Shanghai) eta EuroSkills 2027 (Düsseldorf) nazioarteko txapelketetarako ordezkariak aukeratuko ditu.
📅 Data: 2026ko otsailaren 24tik 28ra
📍 Lekua: IFEMA, Madril
Zorte on lehiaketan!