Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek eta irakasle batzuk BIEMH26 azoka bisitatu dute

Miguel Altuna Lanbide Heziketako irakasle batzuk eta Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek BIEMH26 bisitatu dute egunotan, makina-erremintaren munduko berrikuntzak, Industria 4.0 eta digitalizazioarekin lotutako teknologiak bertatik bertara ezagutuz.

Horrelako ekimenek agerian uzten dute Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko lankidetza ezinbestekoa dela; izan ere, sektore industrialaren errealitatea ikasgelara hurbiltzea ahalbidetzen dute eta ikasleak enpresa-ehunaren benetako beharretara egokituta prestatzen laguntzen dute.