Miguel Altunako ikasleek Erasmus+ praktikak egingo dituzte atzerrian

Aurten ere, Miguel Altuna LHIIko ikasleek Erasmus+ programaren bidez atzerrian egiteko aukera izango dute beren lan-praktikaldian.

2025/2026 ikasturtean guztira 17 ikaslek egingo dute 3 hilabeteko egonaldia Europako hainbat herrialdetan:

  • Erdi mailako ikasleak: 6 (1 Polonia, 2 Italia, 3 Txekiar Errepublika)
  • Goi mailako ikasleak: 11 (5 Txekiar Errepublika, 4 Italia, 2 Portugal)

Esperientzia honek ikasleen gaitasun profesionalak, autonomia eta nazioarteko ikuspegia indartzen lagunduko du, lan-merkaturako prestakuntza aberastuz.