Miguel Altunako ikasleek parte hartu dute XV. Ikasenpresa Azokan

Miguel Altuna LHIIko Automatizazio eta Robotika Industrialeko eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 2. mailako ikasleek parte hartu dute aurten XV. Ikasenpresa Azokan, Eibarren ospatutako ekimen ekintzailean.

Ikasenpresa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako programa da, Lanbide Heziketan kultura ekintzailea eta erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa sustatzeko. Ikasleek ikasturtean zehar beren enpresa-proiektuak sortu eta garatu dituzte, benetako produktu eta zerbitzuak diseinatuz eta kudeatuz, talde-lana, berrikuntza, erantzukizuna eta komunikazioa bezalako gaitasunak landuz.

Aurtengo edizioan parte-hartzea nabarmen handitu da: 61 ikastetxetako 3.000 ikasle baino gehiagok eta 622 proiektuk hartu dute parte, aurreko urteekin alderatuta kopurua bikoiztuz.

Miguel Altunako ikasleek ere beren proiektuak aurkeztu eta esperientzia erreal eta aberasgarria bizitzeko aukera izan dute, ekintzailetza eta lan-mundurako prestakuntza sendotuz. Hauek izan dira gure ikasleen proiektuen izenak eta negozio-ideiak:

  • APParkaISSUE, Koop.E: Mugikor bidez kudeatu daitekeen eta sentsore bidez ibilgailuen aparkaleku hutsak detektatzen dituen prototipoa.
  • SANKA, Koop.E: Imantatutako boligrafo industrialak.
  • KEYMEC, Koop.E: Lokalizatzaile digitala duten giltzatakoak.