Ongizatea eta Efizientzia dinamika Ikasfabrikan, LF4VET proiektuaren baitan

Pasa den ostiralean, Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentroak parte hartzen duen nazioarteko LF4VET proiektuaren baitan, Ongizatea eta Efizientzia (Kiribil) dinamika gauzatu genuen Ikasfabrikan, ikasleekin batera.

Esperientziaren bidez, ongizatea eta efizientzia lantzeko aukera izan genuen, parte-hartzea eta jarrera positiboa ardatz hartuta.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi zuen inplikazioagatik eta jarrera bikainagatik!