Pertsonei etorkizun profesional berrietara lagunduz

25/26 ikasturtean ere, Miguel Altunak pertsonak erdigunean jartzen jarraitzen du, Debagoieneko Mankomunitatearekin eta eskualdeko hainbat eragilerekin elkarlanean ELKAR Ekin Lanean Debagoiena egitasmoan parte hartuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoko Departamentuaren diru-laguntzari esker, langabezian eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen formazioa eta laneratzea errazteko ibilbideak garatzen ari gara. Miguel Altunan, Biltegiko Jarduketa Osagarriak eta Etxebizitzetako Instalazio Elektrikoak ardatz dituzten prestakuntza-ibilbideak eskaintzen dira, aukera berriak sortu eta pertsonen etorkizun profesionala indartzeko helburuarekin.