“Renewable Energy Renewable Earth” proiektuan aurrera goaz
Martxoaren 23tik 26ra bitartean, RERE (Renewable Energy Renewable Earth) proiektuko taldekide guztiak Istanbulen elkartu ziren berriro, proiektuaren amaierari begirako azken lanak koordinatzeko.
Ekainean amaitzea aurreikusten den proiektuak energia berriztagarrien inguruko 21 simulazio-eszenatoki garatu ditu, eguzki plaken eta haize erroten erabileran oinarrituta.
Istanbuleko bileran simulazioaren azken xehetasunak ixteaz gain, hurrengo pausua ere zehaztu zen: proba pilotua egitea hainbat ikastetxetako ikasleekin. Lortutako emaitzak eta haien ezarpena Portugalen ekainean egingo den azken bileran aurkeztuko dira.