“Renewable Energy Renewable Earth” proiektuko kideak “Dissemination Day” ekitaldian

RERE proiektua (“Renewable Energy, Renewable Earth”) azken fasean dago eta zabalkundea da une honetako ardatz nagusietako bat. Horren baitan, proiektuko kide guztiak apirilaren 23an Vitoria-Gasteizen elkartu ziren “Dissemination Day” ekitaldian. Topaketa hau International LCamp Week & Open Days 2026 ekimenaren barruan kokatu zen, Tknikak antolatuta.
Jardunaldian, “Renewable Energy Renewable Earth” (RERE) proiektuaren azken aurrerapenak partekatu ziren bertaratutakoekin, proiektuaren emaitzak eta hurrengo urratsak ezagutaraziz.