“Renewable Energy, Renewable Earth”proiektuaren azken txanpa Portugalen
Miguel Altuna Lanbide Heziketa azken egunotan Portugalen izan da, Matosinhosen, RERE (Renewable Energy, Renewable Earth) nazioarteko proiektuaren amaierako jardueretan parte hartzen. Proiektua amaitzear dagoela eta, bazkideak elkartu dira Learning, Teaching and Training Activity (LTT) saioetan, ikasleekin azken pilotajeak egiteko.
Lankidetza honen emaitza nagusietako bat energia berriztagarrien simulagailua izango da. Tresnaren azken bertsioa laster egongo da eskuragarri, munduko edozein lekutatik interesa duen edozein erabiltzailek erabiltzeko moduan.
Esperientzia oso aberasgarria izan da proiektuko kide guztientzat, eta nazioarteko lankidetzak etorkizuneko erronka jasangarriei aurre egiteko duen garrantzia berretsi du.