Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleek bisita gidatua frantsesez Bergaran

Urtarrilaren 26an, astelehena, Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleek Bergarako herrian bisita gidatua egin zuten frantsesez. Jarduera hau frantseseko moduluaren baitan kokatzen da, eta helburua da ikasgelan landutakoa praktikan jartzea eta hizkuntza gaitasunak indartzea.

Gainera, bisitak tokiko kultura eta ondarea ezagutzeko eta baloratzeko aukera eman zien ikasleei. Eguraldi kaxkarra eta hainbat eraikinetan zeuden obrak gorabehera, esperientzia oso positibotzat jo dute.