50 bikaintasun zentrok osatutako sarea sortzea

sarea

50 Bikaintasun-zentrok osatutako sarea sortzea

Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Estatuko Sarea 50 ikastetxek osatzen dute (24-25 ikasturtean 66 ikastetxetara zabaltzen dira), 17 autonomia erkidegoetan banatuta.

Zentro horietan, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako Lanbide Heziketako eskaintzak ematen dira, hainbat sektoretakoak (automobila, ikus-entzunezkoa, osasunekoa eta abar), eta Miguel Altuna “Fabrikazio automatizatua” azpisektorean dago lotuta.

MONITORE ERABILTZEKO PLANTILLA HORIZONTAL - 6
Proiektua

Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Estatuko Sarea 50 ikastetxek osatzen dute (24-25 ikasturtean 66 ikastetxetara zabaltzen dira), 17 autonomia erkidegoetan banatuta. Zentro horietan, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako Lanbide Heziketako eskaintzak ematen dira, hainbat sektoretakoak (automobila, ikus-entzunezkoa, osasunekoa eta abar), eta Miguel Altuna “Fabrikazio automatizatua” azpisektorean dago lotuta.

Erreferentziazko zentru gisa jardutea du helburu, ekipamendu tekniko eta azpiegitura aurreratuenekin, prestakuntza-programak, berrikuntza metodologikoak eta lanbide-heziketaren esparruan jakintza transferentzia ekintzak hobetzeko eta etengabe kontrastatu eta eguneratzeko.

Eraldaketa digitaleko eta metodologikoko prozesu batean egoteaz gain, irakasleen prestakuntza-ekintzak antolatzen dituzte Estatuan, eta beren [azpi]sektore profesionalean, profil berrien beharra antzematen eta eskaintza formatiboetako  curriculum-berrikustean laguntzen dute.

Helburuak

Bikaintasun zentruek ezaugarri hauek dituzte:

  • Berrikuntza, ikerketa aplikatua eta teknologia disruptibo aplikatua sartzea: inguruneak eta ekosistemak sortzea eta proiektuak garatzea.
  • Ekimena.
  • Nazioartekotzea.

Alde horretatik, Fabrikazio automatizatua azpisektoreko zentro espezializatuekin loturak egitea lortu nahi da, lankidetza-ingurune batean garatzeko eta etorkizuneko berrikuntza tekno pedagogikoko proiektuetarako sinergiak bilatzeko, eta, era berean, industria-sarea zabaltzeko eta eskuratutako ezagutzen transferentzia errazteko.

Azpiproieiktu hauetan antolatzen da:

  • 1AP:  Zentroaren eraldaketa teknologikoa, digitala eta metodologikoa.
  • 2AP.: Hainbat autonomia-erkidegotako irakasleak prestatzeko jardunaldiak, kasuan kasuko sektore-eremuetan.
  • 3AP: Berrikuntza eta ikerketa aplikaturako proiektuak, gutxienez 3 autonomia-erkidegotako zentroekin.
  • 4AP: Fabrikazio automatizatuaren sektorean profil-beharrak detektatzea.
  • 5AP: Zentruan eskeintzen diren zikloen curriculum berrikusketa eta eraldaketa proposamenak.

 

Bazkideak

SEKTOREA: Fabrikazio automatizatua

Emaitzak
G_Esp
NextGen
PlanRec