Errealitate areagotua
Errealitate areagotua ikaskuntza aktiboan, 4.0 Fabrikazio Tailerretan operatibarako eta Mantentze-lanetarako txertatuz
“Errealitate areagotua ikaskuntza aktiboan, 4.0 Fabrikazio Tailerretan operatibarako eta Mantentze-lanetarako txertatuz” proiektuaren helburua 4.0 Industriari lotutako prestakuntza teknikoko jarduerak garatzea izan da. Miguel Altuna eta Institut de Vic zentroetako irakasle taldeen lankidetzarekin, ikasleek praktikak diseinatu dituzte, makinen operatiban eta fabrikazio mekanikoko mantentzean lanetan errealitate areagotua integratuz. Proiektuaren bidez ikasleak, 4.0 teknologietan konpetentzietan trebatu dira, digitalizazioa bultzatuz, enpresek, gero eta gehiago eskatzen dituzten trebetasun perfilei erantzunez. Bi zentroetan ingurune pilotuak ezarri dira esperientziak partekatzeko eta ezarpen egokia lortzeko.
“Errealitate areagotua ikaskuntza aktiboan, 4.0 Fabrikazio Tailerretan operatibarako eta Mantentze-lanetarako txertatuz” proiektuaren bidez, ikaskuntza jarduera erabilgarriak garatu dira lanbide heziketako ikasleekin, beraien prestakuntza teknikorako.
Landu diren jarduerek, fabrikazio mekanikoko ikasketak, 4.0 Industriako teknologiekin lotu dira, konkretuki Errealitate Areagotuarekin. Makinen erabileran eta mantentze lanetan soluzio interesgarriak garatu dira, teknologia berrien txertaketan oinarrituriko esku-hartzeen bitartez. Proiektuaren bidez, ikasleen ikaskuntza-prozesuak 4.0 teknologietarako jauzia egin du, ikasleen konpetentziak etorkizunerako garatu direlarik.
Miguel Altuna eta Vic-eko institutuetako fabrikazio mekanikoko irakasle taldeek proposatu dituzte jarduerak. Fabrikazio makina eta instalazioen erabilerara eta lehen mailako mantentze lanak egitera bideraturik egon dira. Bi ikastetxeetako irakasleek eta ikasleek hartu dute parte jarduera horietan.
Ikasleei industria-eraldaketa digitalarekin eta 4.0 industriarekin lotutako tresnak erabiltzeko aukerak hurbiltzea izan da. ” Errealitate areagotua ikaskuntza aktiboan, 4.0 Fabrikazio Tailerretan operatibarako eta Mantentze-lanetarako txertatuz” proiektuko ekintzek. ikasleen digitalizazioren prestakuntzaren prozesuan lagundu dute, eraginkortasuna hobetuz eta gaur egungo enpresek gero eta gehiago eskatzen dituzten teknologien berrien bidezko prestakuntza sustatuz.
Hauek izan dira proiektuaren helburu nagusiak:
- Ikaskuntza-ingurune aktiboak eta praktikoak sortzea, ikasleek eta irakasleek digitalizazioan dituzten gaitasunak sakontzeko eta eguneroko lan-prozeduretan txertatu daitezen.
- Lan eta asistentzia jarraibide berriak garatzea Errealitate Areagotuan, 4.0 industriaren berezko trebetasun teknikoak eta zeharkakotan sakontzeko.
- EA teknologiaren bidez, ekipamenduen eraginkortasuna hobetzea mantentze-lanen bitartez.
- 4.0 teknologia berria txertatzea, parte hartzen duten heziketa zikloetako curriculumetan.
- Erakusleiho bat sortzea, LHko ikastetxeek eta inguruko enpresek garatutako irtenbideak probatu eta beren instalazioetara transferitzeko aukera ebaluatu ahal izateko.
- Zentroetako GMAO, MES eta ERP plataformetan egindako mantentze jarduerak integratzeko aukeren azterketa egitea.
- Errealitate Areagotuaren eta mistoaren bidez, eta tablet, smartphone eta Smart Glasses tresnak erabiliz, paperaren erabilera gutxitzea fabrikazio mekanikoko tailerrean.

Hauek dira proiektu hau garatzeko egin diren ekintzak:
- Hainbat bilera proiektuaren diseinu eta jarraipenerako.
- Proiektuarekin lotutako teknologien azterketa eta trebakuntza
- Ikaskuntza-ingurune digitalizatuen diseinua
- Tailerrean inplementazioa
- Proba pilotuak ebaluatzea, eta ezagutzak zentroen artean transferitzea.
- Bi zentroetara bisitak egitea, esperientziak trukatzeko.
- Emaitzen hedapena
Konkretuki, Miguel Altunak emaitza aipagarriak lortu ditu proiektu honen bitartez:
- Gaur egun, eta egindako proiektuari esker, institutuak Errealitate Areagotuko zenbait esku-hartze egiteko asistentzia-bideak ditu eguneroko jardueretarako eta mantentze-lanetarako, prebentziozko mantenurako eta mantentze-lan zuzentzaileetarako.
- Tailerreko aktibo-parkearen %80an eskuhartzeren bat dago inplementatua.
- Mekatronika Industrialeko goi-mailako ikasleek Errealitate Areagotua teknologiaren bidez, mantentze lanetarako asistentzia gidak garatzeko gaitasunak eskuratu dituzte.
- Miguel Altunak unitate didaktiko bat du mantentze-lanetako garapenak Errealitate Areagotuan lantzeko.
- Praktika on bezala, Showroom-ak egiteko aukera, Errealitate Areagotuaren bidezko mantentze-lanetan.