Fagor Ederlaneko langileen birkualifikazioa amaitu da, enpresaren, Miguel Altunaren eta Zubieta Lanbide Eskolaren lankidetzari esker

Amaitu da Fagor Ederlan Taldeko langile talde batek azken hilabeteetan garatu duen birkualifikazio-prozesua, enpresaren, Miguel Altuna Lanbide Heziketa eta Zubieta Lanbide Eskola erakundeen arteko lankidetzari esker.

2025eko urriaren 6an hasi eta 2026ko maiatzaren 26an amaitu den 360 orduko prestakuntza-programaren bidez, parte-hartzaileek galdaketa prozesuak, sistema osagarriak, prozesuen gainbegiraketa eta kontrola, eta mekanizazioa landu dituzte, ikuspegi teoriko-praktiko batetik.

Ekimen hau enpresen eta Lanbide Heziketaren arteko elkarlan estuaren adibide izan da, eta etorkizuneko industriarako beharrezko gaitasunak indartzea izan du helburu. Prestakuntzari esker, langileek berrikuntzarekin eta teknologia aurreratuekin lotutako ezagutza eta trebetasun berriak eskuratu dituzte.

Birkualifikazio-programa honen bidez, berriro ere agerian geratu da industria-sektorearen eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetzak duen garrantzia, langileen etengabeko prestakuntza eta sektorearen behar berrietara egokitzea sustatzeko.