Industria 5.0rako lanpostu digitalak

“Industria 5.0rako lanpostu digitalak” Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioko 2023 ko deialdiko proiektuak lanpostu digitalizatuetan oinarritutako ikaskuntza-ingurune aplikatu bat garatzea ahalbidetu du, produktu errealen muntaketa eta prozesu teknikoak Learning Factory agertoki pedagogikoan kokatuz; hau da, errealitate produktibotik hurbil dagoen ingurune semiindustrialean. Proiektuaren lehen integrazioa honako goi-mailako heziketa-ziklo hauetan egin da: Administrazio eta finantzetzak, Automatizazioko eta Robotika industriala, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Fabrikazio mekanikoko diseinua, Mekatronika industriala eta Zuzendaritzari Laguntza (70 ikasle). Horri esker, Industria 5.0ren ikuspegi diziplinartekoa landu da, pertsona eraldaketa teknologikoaren erdigunean kokatuz eta ikasleek zein irakasleek teknologiaren erabilera ez ezik, haren eragina ere ulertuz: lanaren antolaketan, parte-hartzean, erabakiak hartzean, ergonomian, jasangarritasunean eta etengabeko hobekuntzan.

Proiektua Alcoi-ko IES Cotes Baixes  ikastetxea eta Aurrelan S.L. enpresarekin kolaborazioan garatu da Alcoi-ko institutuan proiektuaren antzeko instalazioa sortuz.

Ezarritako teknologia pertsonari laguntzeko tresna gisa ulertu da, eta ez pertsona ordezkatzeko baliabide gisa. Laneko jarraibide digitalek, ikusmen artifizialak, errealitate areagotuak, trazabilitate-sistemek, MES integrazioak, prozesuko ikuskapenak, robotika kolaboratiboak eta bestelako laguntza-sistemek erabiltzailearen jarduera gidatzen dute, akatsak murrizten dituzte, autonomia handitzen dute eta ikaskuntza errazten dute ekoizpen-ingurune erreal edo simulatu batean. Horrela, proiektuak Industria 5.0 gizatiarrago, parte-hartzaileago eta erresilienteago baterantz egiten du ekarpena, digitalizazioa pertsonen gaitasunak indartzera, lanaren kalitatea hobetzera eta ikasleak ingurune industrial digitalizatuetan modu kritiko eta aktiboan jarduteko prestatzera bideratuz.