Kanadako ikasketa – bisita: Fabrikazio Aurreratua, berrikuntza eta lankidetza

Egunotan, Miguel Altuna LHIIko irakasle bat Kanadara ikasketa-bisita egiten ari da, Fabrikazio Aurreratuaren, ikerketa aplikatuaren eta hezkuntza-berrikuntzaren arloko erreferenteak ezagutzeko.

Bisitaren lehen geldialdia Niagara College izan zen. Bertan, WAMIC zentroaren jarduera eta SONAMI sarearen lana ezagutzeko aukera izan zuen, hezkuntza, ikerketa aplikatua eta industria uztartzeko duten gaitasuna azpimarratuz.

Ondoren, Humber Polytechnic eta Humber Research & Innovation bisitatu zuen Toronton, berrikuntza eta talentuaren garapena sustatzeko garatzen dituzten ekimenak gertutik ezagutuz.

Azkenik, Victoria hiriko Camosun Collegen izan da, LCAMP proiektuko bazkidea. Bertan, ikerketa aplikatuko proiektuak, ETEekin duten lankidetza eta ikasleen beharretara egokitutako learning factory eredua ezagutu du.

Bisita honek nazioarteko lankidetzaren garrantzia berretsi du, eta Miguel Altuna LHIIk TKNIKA, Euskadiko Lanbide Heziketa eta LCAMP sareko bazkideekin batera lanean jarraituko du berrikuntza eta ezagutzaren transferentzia sustatzeko.