LF4VET proiektua martxan: Austriako FH Joanneum zentroan izan dugu lehen bilera
Miguel Altunako lantaldea Austrian izan da LF4VET (“Learning factories for the pedagogical and digital transformation of VET systems”) proiektuaren baitako lehen bilera transnazionalerako. Erasmus+ programak finantzatutako proiektu honen helburu nagusia Lanbide Heziketako (LH) zentroei eraldaketa digital eta berdean laguntzea da, IkasFabriken (Learning Factories – LF) erabilera sustatuz eta hobetuz.
Bilera Kapfenberg hirian kokatutako FH JOANNEUM aplikatutako zientzien unibertsitatea izan da. Bertan, beraien Smart Production Lab ezagutzeko aukera izan dugu. IkasFabrika honek puntako azpiegitura teknologikoa du eta ikasleen prestakuntzarako zein enpresei laguntzeko erabiltzen dute.
Proiektuaren muina, hain zuzen ere, teknologia horiek (IA, robotika, digitalizazioa) LHko ingurunean modu pedagogikoan nola txertatu definitzea da, pertsona erdigunean jarriz. FH Joanneumeko kideek beraien esperientzia partekatu dute gurekin, ikaskuntza aktiboko metodoak eta industria-beharrak nola lerrokatzen dituzten azalduz.
Austrian ginela aprobetxatuz, Bridges 5.0 (Horizon Europe) proiektuko lan-saioetan ere parte hartu dugu. Bridges 5.0 proiektuak Industria 5.0 paradigma sustatzen du —digitalizazioa, jasangarritasuna eta gizakiari begirako fokua uztartuz— eta ikuspegi hori funtsezkoa izaten ari da gure IkasFabriken bilakaerarako.