LF4VET: Industry 5.0ri buruzko aurkezpena Grazeko foroan
Miguel Altunako irakasle eta LCAMPeko kide Unai Ziarsolok Industry 5.0 eta Learning Factories 5.0 gaiak aurkeztu zituen irailaren 9an, Graz-en (Austria), Forum on Vocational Excellence 2026 ekitaldian.
FH Joanneumeko ordezkariekin batera, Lanbide Heziketa Goi Mailan Industry 5.0ren ezarpena aztertu zuten, pertsonak erdigunean jarriz, jasangarritasuna eta erresilientzia oinarri hartuta.
Saioan, Industry 5.0ren hiru ardatz nagusiak landu zituzten: pertsonak erdigunean jartzea, jasangarritasuna eta erresilientzia. Horrez gain, Learning Factories inguruneetan 4.0 eta 5.0 teknologiak nola txerta daitezkeen, eta paradigma berri horretarako beharrezkoak diren gaitasun eta ikuspegiak nola landu daitezkeen azaldu zuten.
Aurkezpenak izaera parte-hartzailea izan zuen, Europako hainbat herrialdetako profesionalen arteko eztabaida eta esperientzia-trukea sustatuz. Ondorio nagusietako bat izan zen Industry 5.0 ez dela soilik teknologia-aldaketa, baizik eta industria ulertzeko eta lantzeko moduaren aldaketa ere badela.
Ekitaldia aukera izan zen, halaber, LCAMP Alliance sarearen lana eta Learning Factoryen bidez Lanbide Heziketaren eta industriaren arteko lankidetza indartzeko aukerak ezagutarazteko.