Miguel Altuna ICFGko bazkidea da, eta aurten ere Darmstadten izango gara

Badator ICFGren (International Cold Forging Group) Plenary Meetingaren 59. edizioa! Aurtengo hitzordua Darmstadten (Alemania) izango da, irailaren 20tik 24ra, eta Miguel Altunak ere parte hartuko du, ICFGko bazkide gisa.

Topaketa Prof. Peter Grochek antolatuko du, TU Darmstadteko Institut für Produktionstechnik und Umformmaschinen (PtU) erakundean. Bertan, mundu osoko konformazioaren eta deformazioaren sektoreko profesional, ikertzaile eta adituak elkartuko dira.

Egitaraua dagoeneko eskuragarri dago, eta proposamen interesgarriz beteta dator: keynote hitzaldiak, industriako eta unibertsitateko aurkezpen teknikoak, Subgroup saioak eta Young Scientist Exchange Prize, besteak beste.

Baina ICFGren topaketak ez dira soilik hitzaldi eta aurkezpenak. Mundu osoko lankideekin berriz elkartzeko, ideiak partekatzeko eta harreman berriak sortzeko aukera ere izango da.

deia berriak, elkarlan interesgarriak eta nazioarteko forming komunitatearekin berriz konektatzeko aukera izango ditugu.