Miguel Altuna LHIIk nazioarteko 3D fabrikazioko proiektu baten Kick-off Week-a dugu aste hau
Miguel Altuna LHIIk Building Bridges, Boosting Skills: EU students united in 3D printing izeneko nazioarteko proiektuaren Kick-off Week-a hartu du aste honetan. Ekimenak 3D fabrikazioa eta Garapen Jasangarria uztartzea du helburu, Europako hainbat herrialdetako Lanbide Heziketako ikasleen arteko lankidetza sustatuz.
Proiektua One for All Foundation erakundeak bultzatutakoa da, eta Euskal Herritik CIFP Santurtzi LHII eta Miguel Altuna LHII ari dira parte hartzen; Kroaziatik, berriz, Elektrostrojarska skola (Varaždin). Astean zehar egindako lan saioetan, proiektuaren lehen urratsak zehaztu dira eta datozen hilabeteetan garatuko diren jarduerak planifikatu dira.
Fase honetan, ikastetxe bakoitzeko hautatutako lau ikaslek elkarrekin lan egingo dute 3D diseinu eta fabrikazioaren bidez jasangarritasunari lotutako erronka bati erantzuteko. Ikasleek, gainera, prestakuntza teknikoa eta ingelesezko aurkezpen-gaitasunak landuko dituzte, nazioarteko testuinguruan lan egiteko trebetasunak indartuz.
Proiektu honek Lanbide Heziketako ikasleei esperientzia praktikoa, ikuspegi berriak eta etorkizun profesionalerako funtsezko gaitasunak eskaintzen dizkie.