Miguel Altunako ikasle eta irakasleak Madrilen izan dira, Pedro Sánchez eta Milagros Tolónekin

Irailaren 15ean, Miguel Altunako ikasle eta irakasle talde bat Madrilen izan ziren, Espainiako Gobernuak antolatutako “La Formación Profesional: el impulso de un país” ekitaldian. Bertan, Gobernuak 234 milioi euroko inbertsioa aurkeztu zuen Lanbide Heziketa indartzeko.

Miguel Altuna Lanbide Heziketa, Estatuko Bikaintasun ikastetxeen artetik aukeratua izan zen oraingoan ere beste bi ikastetxekin batera  eta azken hiru hilabetetan bigarren aldia da Presidentearekin elkartzen direla, uztailean Denisse Guillen ikaslearekin Madrilen orduan ere, bildu ondoren. Atzokoan, ikastetxean gaur egun lantzen ari diren proiektu eta esperientziak aurkezteko aukera izan zuten gure bost ikasle eta irakasleek.

Ekitaldi berean gainera, Pedro Sánchez Gobernuko Presidentearekin eta Milagros Tolón Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroarekin gela batean biltzeko aukera izan zuten, ikasleak dituzten kezka, zalantza eta ikastetxean bizi izan dituzten esperientziak partekatzeko. 

Gobernuak aurkeztutako 234 milioi euroko inbertsioaren helburuen artean daude langileen prestakuntza indartzea eta profesionalen beharra duten sektore estrategikoetan prestakuntza sustatzea.

Miguel Altunarentzat esperientzia esanguratsua izan da, gure ikasleek eta irakasleek ikastetxean egunero garatzen duten lana eta proiektuak beste erakunde eta eragile batzuekin partekatzeko, eta aldi berean, Lanbide Heziketaren etorkizunari buruzko elkarrizketan parte hartzeko.

La Moncloaren albiste ofiziala