Miguel Altunako ikasleak lan-praktikak eta Erasmus+ esperientziak bizitzera
Datozen asteotan, Miguel Altuna LHIIko 2. mailako 136 ikaslek Debagoiena eta inguruko 78 enpresetan egingo dituzte praktika lanak, ikasgelan ikasitakoa benetako lanpostuan aplikatzeko.
Horiez gain, 17 ikaslek Erasmus+ programaren bidez egingo dute 3 hilabeteko egonaldia Europan (Polonia, Italia, Txekiar Errepublika eta Portugal).
Era berean, DUAL intentsiboan eta espezializazioetako 65 ikaslek beren heziketa-zikloari edo espezializazioari dagozkion lanpostuetan dihardute lanean, klase orduez gain.
Esperientzia guzti honek ikasleen gaitasun profesionalak, autonomia eta prestakuntza praktikoa indartzen ditu, lan-mundura modu errealista eta zuzenean hurbiltzeko aukera eskainiz.