Prozesu jarraien industria

LIPC_eus

Prozesu jarraien industria

Miguel Altuna institutoan  MECeko Berrikuntza proiektu batetan hartu du parte, ‘Prozesu Jarraien Industria’ deritzona.

Helburua 4.0 industriarekin lotutako gaitasunak garatzea da. Gaitasun teknologikoak   (sentsoreak, programazioa, eremu-sareak eta -busak, etab.) eta antolaketa gaitasunak. Honekin prozesu jarraietako lantegi adimentsu eta segurua lortu nahi da,  produkzio beharretara egokitzeko gai izango dena. Ondorioz prozesu eraginkorragoa eta iraunkorragoa lortu nahi da, kontsumoak eta energia-murrizketak lortuz.

Proiektua

Gure inguruko enpresa-sarean, elikagaien, kimikaren, farmaziaren, ur-horniduraren, energiaren eta  abarren sektoreetako enpresa garrantzitsuak ditugu, eta guztiek Prozesu Jarraiak dituzten enpresak dira. Enpresa horiek ezagutza tekniko zabalak eta oso espezifikoak dituzten profesionalak eskatzen dituzte, era horretako prozesuen eragiketa, mantentze lan, programazio eta erregulazio lanak egiteko gai direnak.

Horietan lan egiten duten pertsonek hodi industrialen instalazioetan komunak diren elementuak ezagutu behar dituzte: eskuzko balbulak, balbula automatizatuak, emari-neurgailuak, presio-sentsoreak, ultrasoinu-sentsoreak, tenperatura-zundak, kontrolagailuak, ponpak, iragazkiak, tankeak, bero-trukagailuak, etab. Sistema horiek guztiek neurtzeko, erregulatzeko eta kontrolatzeko sistemak dituzte, eta, horien bidez, mekanika, pneumatika, elektrizitatea, komunikazio busak eta fluidoen mekanikan oinarri egokia izatea eskatzen dute.

Horrelako instalazioen mantentzeari dagokionez, joera  mantentze zuzentzaile tradizionala elde batera uztea da,  mantentze prediktiboa eta prebentiboa indartuz, aurrez programatutako geldialdiekin. Funtzio horiei laguntzeko aplikazio informatikoak ezarriko dira: muntaia-eskuliburuak multimedia formatuan egiteko, mantentze-planak formatu informatizatuan izateko, muntaia eta martxan jartzeko  prozesuak laguntza informatizatuz egiteko, prozesuaren gainbegiratzea, txostenak sortzea….Azken batean Industria 4.0rerekin erabat lotutako gaiak, lantegi industrialak digitalizatuz,  fabrika adimendunaren bila.

Irakaskuntzaren metodologian ere berrikuntzak egin nahi izan dira. Azken aldian hezkuntza sisteman ematen ari den ‘eginez ikasi’ joerari jarraituz. Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa oinarri bezala hartuz, moduloarteko erronkak diseinatuz eta ikasle bakoitzak bere ikaste prozesuaren  protagonista eginez.

Helburuak
  • Prozesu jarraien inguruan eduki espezifikoak sortzea, baliabide didaktikoak sortuz

  • Mantentze, automatizazio eta erregulazio-praktikak gure inguruneko etengabeko prozesuen enpresen beharrizanetara egokitu

  • Dokumentazio modularra, murriztua, berritzailea eta etengabeko prozesuaren industriaren beharretara egokitua sortu

  • Ikastetxeei material egokia ematea, proiektuaren  beharrak asetu ahal izateko beharrezko frogak egiteko, eta ikastetxeetako erronketan behar bezala txertatzea bermatzeko.
Bazkideak

Bazkidea

 

 

Enpresa kolaboratzailea

Bazkidea

 

Enpresa patrozinatzailea

Jarduerak

Prozesu Jarraien Industria ezagutu. Horretarako bisita bat egin genuen ikastetxe partehartzaile guztiek Petronorrera. Bertan bertatik bertara ezagutu ahal izan genituen eraikuntzak, eta Prozesu Jarraietako Industriako errealitatea bertatik bertara ezagutu.


Prozesu jarraietan parte hartzen duten elementuak ezagutu.


Maketak funtzionamendua, elementuak eta egitura ezagutu, martxan jarri eta manualak sortu.


Maketa hauek Ikastetxeko erronketan txertatu, Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleekin.


Proiektuaren difusioa egin.

Emaitzak

Prozesu jarraiko Industriaren inguruan eduki eta baliabide  egokiak sortzea.


Lortutako jakintza transmititzeko metodologiak hobetu, ikastetxeen artean adostuz zein izan daitekeen erarik egokiena horretarako.


Ikastetxei jakintza eskuratzea, prozesu jarraiko industrian lana egin ahal izateko langileak era egoki batean  formatu ahal izateko.


Ikaslen formakuntzari kalitatea eta errealismoa emango dioten ekipamenduarekin egin lana.


Inguruko enpresei aditzera eman proiektuan parte hartzen duten ikastetxeen gaitasuna era honetako berrikuntza  proiektuak aurrera eramateko, heuren formakuntza  beharrak asetuz.


Jasotako formakuntzari esker, eta proiektuaren zabalkundeari esker,ikasleek Leonardo eta Erasmus bezalako proiektuetan aukerak zabaltzea.


Material didaktikoa sortu, gai honekin zerikusia diten zikloetako Espainia mailako ikastetxe  guztiek eskura izan dezaten.