Smart school 4.0
Smart school 4.0: Ikasketa ingurune digitalizatuen bitartez, ikastetxeen efizientzia energetikoaren kontrol eta monitorizazioa.
Miguel Altuna eta Institut La Garrotxak, “Ikasketa ingurune digitalizatuen bitartez, ikastetxeen efizientzia energetikoaren kontrol eta monitorizazioa” proiektu honetan, kontsumo energetikoak kontrolatu eta monitorizatzeko bi ingurune erreal sortu dira. Ikasleek energia-ekosistema automatizatuetan jardun dute, arkitektura konektatuak eta IoT aplikazioak konfiguratzeko gaitasunak garatuz. 4.0 teknologietan zaildu dira ikasleak proiektu honen bidez, eta energia-eraginkortasunari buruzko sentsibilizazioan fokoa jarri da, Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat etorriz, eta kontsumo eta ekoizpen iraunkorreko aukerak aztertu dira. Jarduera pilotu errealak egin dira La Garrotxa (Olot) eta Miguel Altuna (Bergara) institutuetan, hala nola klimatizazioaren monitorizazioa eta horren kontrola Olot-en eta energia elektrikoaren, uraren eta gasaren monitorizazioa Bergaran. Amaitzeko adierazi, ikastetxeen artean esperientziak trukatu direla.
Proiektu honen bidez, gas-a, ura eta elektrizitate kontsumo energetikoak kontrolatzeko eta monitorizatzeko bi ingurune erreal sortu dira. Ingurune horietan, hainbat heziketa-ziklotako ikasleek energia ikuskatzeko ekosistema digitalizatu eta automatizatuetan esku-hartzeko aukera izan dute. Ikasleek, ikaskuntza-prozesuan, konektaketa arkitektura eta IoT ekipo eta aplikazioak konfiguratzeko gaitasunak garatu dituzte. Ikasleak ikaskuntza-prozesu beretik 4.0 teknologietara ohitu dira.
Bestalde, proiektu honen bidez, zentroak osatzen dituzten pertsonak energia-eraginkortasunaren inguruan sentsibilizatu nahi izan dira, Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren proiektua da, hala nola kontsumo eta ekoizpen iraunkorrak bermatzen dituena, azpiegitura erresilienteak eraikitzen dituena eta industrializazio jasangarria eta berritzailea sustatzen duena. Energia konpentsatzeko sistemak integratzeko azterlanak egin dira autokontsumoa bultzatzen dutenak, klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre eginez.
Horretarako, bi ekintza pilotu egin dira ikastetxe bakoitzean. Alde batetik, Garrotxa institutuak klimatizazio-sistemaren kontrol eta monitorizazioa ekimena egin du institutuko gela teknikoetan. Bestalde, Miguel Altuna LHII-k zentroko lantegi eta eraikinetako, gas, ura,aire konprimitu eta elektrizitateko energia kontsumoa monitorizatzen duen web aplicazioa martxan jarri du eta jasotako datuak erregistratzen dituen aplikatiboa integratu du, gero optimizatzeko eta konpentsazio-azterketa egiteko. Wattia eta JMP ingenieros S.L. enpresek hartu dute parte bi soluzio horien ezarketan. Amaitzeko adierazi, bi esperientziak trukatu dituzte bi ikastetxeek, ikasle eta irakasleen artean.



- Ikaskuntza Ingurune Digitalizatuak sortzea, ikasleek eta irakasleek digitalizazioan dituzten gaitasunak sakontzeko eta ikasleen eta irakasleen eguneroko ikas-irakatsi prozeduretan ezarri daitezen.
- Lan-ildo berriak garatzea, 4.0 industriaren berezko trebetasun teknikoak eta zeharkakoak sakontzeko.
- Azpiegiturak, hala nola parte hartzen duten ikastetxeen hezkuntza-eremuak, egokitzea, energia-eraginkortasuna kontrolatzeko 4.0 industriak berezkoak dituen teknologiak erabiliaz.
- LHko zentroetako instalazioen eraginkortasun energetikoa optimizatzea, azterketa eraginkorren bidez.
- Makina, ekipo eta instalazio zehatzei buruzko informazioa denbora errealean lortzea.
- Erakusleiho bat sortzea, edo showroom bat, LHko garatutako irtenbideak inguruko ETE- ek eta mikro-ETE- ek probatu eta beren instalazioetara transferitzeko aukera ebaluatu ahal izateko.
- Energia elektrikoa autokontsumoaren bidez konpentsatzeko aukerak aztertzea.



Gas, elektrizitate eta ur kontsumoak ikuskatzeko sistema bat egin da fabrikazio mekanikoko 4.0 tailerrean eta CIFP Miguel Altunaren eraikinetan.
Eta proiektuaren garapena aurrera eramateko ekintza hauek egin dira:
- Ikastetxean kontsumitzen den energia ikuskatzeko beharraz sentsibilizatzeko kanpaina. Tailer mekanikoan eta institutuko eraikinetan, gas kontsumoa berokuntzan, ur kontsumoa eta kontsumo elektrikoak jaisteko egin beharreko ekintzetan erabakiak hartzeko bidea jarri da.
- Instalazio Elektriko eta Automatikoetako erdi mailako heziketa zikloko ikasleek kontsumo instalazioak aztertu dira. Enpresen aholkuak kontutan hartuta, neurketa proposamen bat planteamendu bat egin da.
- Neurtzeko gailu ziberfisikoen eta haien ezaugarrien analisia, konektibitate-arkitektura eta protokoloak aztertu dira.
- Kontsumoak irakurtzeko sistema ziberfisikoa instalatu da planifikatutako instalazioetan, heziketa zikloetako ikasleen parte-hartzearen bidez.
- Aldez aurretik instalatutako arkitekturaren konektibitatea ezarri da eta kontsumoen gainbegiratze WEB aplikazioan integratu da.

- Ezarritako WEB aplikazio teknologiaren bidez lortutako datuak aztertu dira.
- Energia-eraginkortasuna hobetzeko proposamenak eta gas, ur eta elektrizitate energia aurrezteko ekintzen zerrenda egin da.
- Proiektuan zehar hainbat bilera egin dira enpresa eta Garrotxako Institutuarekin. Olotera bisita bat egin da, berokuntza-sistema kontrolatzeko La Garrotxa institutuak ezarri duen irtenbidea eta proiektuan parte hartzen duen Wattia enpresaren instalazioak ezagutzeko.
Proiektu honen bidez, proiektuan parte hartzen duten bi institutuei balio erantsia ematen dioten zenbait hobekuntza lortu dira:
- MIGUEL ALTUNAri dagokionez, bai irakasleak eta bai Erdi Mailako Instalazio Elektrikoeta automatikoetako ikasleak ere, neurgailuak ezagutu eta instalatzeko, eta eratorritako datuak aztertzeko aukera izan dute. Eta era berean, Adimen Artifizialeko eta Big Datako Espezializazio kurtsoko ikasleek lortutako datuak aztertzeko aukera izan dute baita ere.
- Neurgailuen sistema ziberfisikoa instalatu da, eta ikasleek sistemaren arkitektura eta neurgailuen instalazioa bezalako kontzeptuak landu dituzte. Maleta didaktiko bat garatu da Instalazio Elektriko eta Automatiko zikloan, hurrengo urteetan ikasleek konfigurazio eta instalazio praktikak egiteko.
- Aplikazio informatiko bat garatu da Miguel Altunaren eraikinetako eta bere tailer mekanikoko instalazioetako kontsumoak ikuskatzeko, datuak monitorizatu eta aztertzeko.