Bisitak
Erasmus+ bidezko lankidetza berriak eraikitzen
Miguel Altuna LHIIko 5 irakasle Txekiar Errepublikako Bruntál herrian izan dira, Střední průmyslová škola a Obchodní akademie ikastetxea bisitatzen. Bisitaren helburua etorkizunean Erasmus+ proiektuetan elkarlanean aritzeko aukerak aztertzea eta bi ikastetxeen arteko harremanak sendotzea izan da. Egonaldian zehar, ikastetxearen instalazioak, hezkuntza-eskaintza eta nazioartekotze jarduerak ezagutzeko aukera izan dute.
Read MoreLanbide Heziketako irakasleak HINE enpresan, BerIndu programaren baitan
BerIndu programaren barruan, Miguel Altuna LHIIko eta beste Lanbide Heziketako hainbat ikastetxetako irakasleek HINE enpresa bisitatzeko aukera izan dute, Olaberrian. Bisitan zehar, enpresaren jarduera, garatzen dituzten teknologiak eta industriaren egungo erronkak gertutik ezagutu ahal izan dituzte. Horrelako ekimenek hezkuntzaren eta enpresaren arteko harremana sendotzen dute, eta irakasleei lan-munduaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen diete.…
Read More2025eko ZTB jardunaldien barruan Miguel Altunako Escape Rooma martxan da
Eusko Jaurlaritzako Gazteria arloan programak eta jarduerak garatzeko 2025eko diru-laguntzari esker eta Bergarako Udalaren ZTB jardunaldien barruan, dagoeneko martxan ditugu Miguel Altuna Lanbide Heziketako Escape Room Teknologikoa eta harrera ezin hobea izaten ari da. Dagoeneko Euskal Herriko hainbat ikastetxek interesa azaldu dute, 10-14 urte bitarteko 400 gaztetxo baino gehiagok STEAM alorreko ekintza honetan parte hartzeko…
Read MoreAramaioko argindar sistema ezagutzeko irteera
Aurreko ostiralean, abenduaren 5ean, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako 2. mailako ikasleek Aramaioko argindar sistema ezagutzeko irteera egin zuten. Bidean, GAIKI enpresa bisitatu zuten; Automatismoetan espezializatuta dagoen enpresaren jarduna gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta bisita oso interesgarria izan zen. Ondoren, Aramaiora iritsi eta udaletxeko langile batek herriko banaketa sarearen funtzionamendua azaldu zien. Aramaiok bere sare…
Read MoreFabrikazio Adimenduna eta AA&BD espezializazioetako ikasleek Smartlog enpresa bisitatu dute
Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduneko eta AA&BD espezialitateetako ikasleek Smartlog enpresa bisitatu dute, barne logistikako proiektu aurreratuak eta teknologia adimendunak gertutik ezagutzeko.Bisita oso aberasgarria izan da, eta Smartlog-eko taldearen harrera eta azalpen zehatzek etorkizuneko teknologietara hurbilketa praktikoa eskaintzea ahalbidetu dute. Eskerrik asko!
Read MoreAdministrazio eta Finantzetako ikasleek LACOR – IBILI enpresa bisitatu dute
Atzo, azaroak 26, Administrazio eta Finantzak zikloko 1.go mailako ikasleek LACOR – IBILI enpresa bisita egiteko aukera izan zuten. Jardunaldia enpresaren aurkezpenarekin hasi zen; bertan, talde industrialaren ibilbidea, jarduerak eta antolaketa ezagutu zituzten ikasleek. Hasierako azalpenen ondoren, jasotako informazioa oinarri hartuta prestatutako galdetegi bat bete behar izan zuten. Parte-hartzerik onenak saritu ziren, eta hiru irabazlek…
Read MoreVETBridge2025 topaketan parte hartzen gaude, Txekian
Egunotan Txekiako Ostrawan ospatzen ari den VETBridge2025 topaketan gaude. Ekimen honetan, Tknikarekin eta Euskadiko Lanbide Heziketako beste ikastetxeekin batera ari gara parte hartzen Euskadiko Lanbide Heziketako ordezkaritza gisa, enpresen eta heziketaren arteko elkarlan sendotzeko helburuarekin.
Read MoreLanbide Heziketako irakasleak KSB-ITUR enpresan bisitan
Urriaren 17an, Lanbide Heziketako irakasleek KSB-ITUR enpresa bisitatu zuten Zarautzen, ADEGIk BerIndu programaren barruan antolatuta. Enpresak ponpa hidraulikoak ekoizten ditu, mekanizazioa eta muntaketa barne. BerIndu programak, 2003az geroztik, helburu du enpresen errealitatea eta balio profesionalak irakasle eta orientatzaileekin partekatzea, ikasleei enpresa-beharrak eta teknologia berrien eskakizunak ezagutzeko aukera emateko.
Read MoreTokiko enpresetara bisitak, prestakuntza eta lan mundua uztartzeko
Urtero bezala, Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasleek hasi dira Bergara eta Debagoieneko enpresak bisitatzen. Bisita hauek aukera paregabea dira ikasleentzat, ikasten ari diren heziketa-zikloari loturiko sektoreko enpresak gertutik ezagutzeko. Horrela, ikasgelan lantzen dituzten edukiak benetako lan-inguruneetan nola aplikatzen diren ikusten dute, eta enpresen egunerokotasuna eta erabiltzen dituzten teknologiak ezagutzeko aukera ere bai. Adibidez, Mekanizazioko 1.…
Read MorePortugaleko Triformis enpresaren ordezkaritza Miguel Altunan
Egunotan, Portugaletik etorritako Triformis enpresaren ordezkaritza izan dugu gure artean. Energiaren mantentze eta transformazioan adituak direnek gure instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta baita Mondragon Assembly bisitatzeko ere. Gainera, bisita bat egin dugu Zubietako MUBILera, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako mugikortasun iraunkorreko polo teknologikora. Han, Epowerlabs enpresa gertutik ezagutzeko aukera izan dugu; auto elektrikoen motorren saiakuntzak…
Read More