Bisitak
Arrakastatsua izan da FEXek antolatutako “Hotzeko estanpazioan eta metal gogorraren fabrikazioan dauden joerak” jardunaldia Miguel Altunan
Gaur, maiatzak 15, ospatu da Miguel Altuna LHII-n “Estanpazio Hotzean eta Metal Gogorrean dauden Joerak” izeneko jardunaldi teknikoa, FEX (Fastening Excellence Center) plataformak antolatuta. Bertan, sektoreko hainbat profesional eta industria-arloko enpresetako ordezkariak bildu dira. Jardunaldian zehar, estanpazio hotzaren inguruko azken teknologiak, metal gogorraren aplikazioak eta gaur egungo erronkak izan dira hizpide. Bilerak ezagutza trukerako eta…
Read MoreUNRWAko ordezkarien bisita jaso dugu
Atzo, maiatzak 12, Miguel Altuna LHIIn UNRWAren ordezkaritza baten bisita jaso genuen, Jordanian bizi den Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziarena. Jardunaldian zehar, Euskadiko hezkuntza eredua gertutik ezagutzeko eta gure zentroa bisitatzeko aukera izan zuten. UNRWAk Ekialde Hurbileko eskola-sistema zabalenetako bat kudeatzen du; eskualdean 706 eskola daude, eta egunero milioi erdi haur errefuxiatu artatzen dituzte. Duela…
Read MoreIkasleek sektoreko enpresak bisitatzeko aukera izan dute
Duela egun batzuk, Biltegi Kudeaketa ikastaroko ikasle talde batek aukera izan zuen LACOR-IBILI enpresaren Alegria-Dulantziko biltegia bertatik bertara ezagutzeko. Bisita hau Lanbidek diruz lagundutako prestakuntza-programaren barruan kokatzen da eta ikasleentzako esperientzia aberasgarria izan da. Bisitan zehar, ikasleek biltegiko eguneroko funtzionamendua eta automatizazio-prozesuak gertutik ezagutu zituzten. LACOR-IBILI enpresak biltegiaren kudeaketa hobetzeko erabiltzen dituen logistika-sistemak, teknologia aurreratuak eta…
Read MoreLanbide Heziketa DUALerako aukerak eta enpresetan baloratzen dituzten gaitasunak
Egun eta aste hauetan zehar, enpresetako arduradun desberdinek beraien enpresetako funtzionamendua, Lanbide Heziketako ikasleei eskaintzen dizkieten DUALerako aukerak eta beraien eguneroko jardunerako garrantzitsuak diren baloreei buruzko informazio saioak izango ditugu Miguel Altuna LHIIn. Gaurkoan, Fagor Ederlaneko Giza Baliabideetako Izaro Amasorrain izan dugu. Hauek izan diran azpimarratu dituzten gaitasun eta balore batzuk: Gaitasun pertsonal eta profesionalak…
Read MoreTxileko Hezkuntzako ordezkaritzaren bisita Miguel Altunan
Martxoaren 18an, Itlent-en LHko Talentuaren Euskal Institutuaren eskutik, Txileko Hezkuntzako ordezkaritza bat izan genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Bisitariek Euskadiko Lanbide Heziketa eredua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, gure instalazioak bisitatuz eta metodologia berritzaileak ezagutuz, besteak beste. Txileko ordezkaritza osatu zuten: Claudia Mora, Instituto Tecnológico UCSC-ko Zuzendaria. Cristian Ignacio Arenas Barrera, Santo Tomás-eko Proiektu…
Read MoreGoizper enpresara bisita Fabrikazio Mekanikoko ikasleekin
Miguel Altunako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 1. mailako ikasleek Goizper enpresa bisitatu dute. Bisita hau Mekanizazio, Konformazio eta Muntaiaren Prozesuen Definizioari lotuta egon da, eta ikasleek bertan egiten dituzten produktuak, bereziki potentzia transmititzeko sistemak, eta enpresaren antolakuntza ezagutzeko aukera izan dute. Esperientzia aberasgarria izan da, ikasleek industria mundua gertutik ezagutzeko eta ikasitakoa praktikan jartzeko balio…
Read MoreMiguel Altunako ordezkariak Danimarkan, Lanbide Heziketa eta enpresa eredugarriak gertutik ezagutzen
Martxoaren 10etik 13ra bitartean, Miguel Altunako hiru ordezkari Danimarkan izan dira, Bikaintasun ikastetxeen sarekoekin bertako enpresa eta ikastetxe aurreratuenak bisitatzen. Bisita honen bidez, berrikuntza eta prestakuntza ereduak gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Besteak beste, LEGOren egoitza eta produkzio faktoria nagusia bisitatu dute, non enpresa ikoniko honen fabrikazio prozesuak eta antolaketa ezagutu dituzten. Era berean, GRUNDFOS…
Read MoreALDAKIN enpresara bisita: Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak robotika eta sistema elektrikoak gertutik ezagutzen
Martxoaren 12an, 1ARID eta 1ARIA taldeetako ikasleek ALDAKIN enpresa bisitatu dute, Robotika eta Sistema Elektriko Neumatikoak, Sistema Sekuentzial Programagarriak eta Robotika moduluarekin lotutako esperientzia aberasgarria izateko. Bisitan, enpresak robotikaren inguruan dituen instalazioak ezagutu dituzte, baita kuadro elektrikoak nola muntatzen dituzten eta instalazio robotika desberdinak ere. Robot hauekin berrikuntza batzuk egiteko proiektuetan nola ari diren ezagutzeko…
Read MoreFabrikazio Automatizatuko sareko Bikaintasun Ikastetxeen topaketan izan gara
Gasteizen hiru egunetako topaketan elkartu dira Fabrikazio automatizatuko sareko Bikaintasun ikastetxeetako ordezkariak. Mercedes-Benz enpresa, SMCko jardunaldi teknologikoa eta gure ikastetxean izateko aukera izan dute. Eskerrik asko eginda harrerengatik.
Read MoreMekatronika Industrialeko ikasleek CAF enpresa bisitatu dute Euskotreneko trenen mantentze-lanak nola egiten diren ezagutzeko
Pasa den ostegunean, urtarrilak 30, Mekatronika Industriala zikloko 2.mailako ikasle eta irakasleak Euskotreneko trenen mantenua nola egiten den ikustera joan ginen Irunera. Mantenu hau egiteaz CAF enpresa arduratzen da, trenak ekoizteaz gain mantentze zerbitzua ere eskaintzen du eta. Bertan, trenen mantentze lanen kudeaketan izan duten eboluzioa azaldu ziguten aurrena, mantentze zuzentzailearekin hasi eta gaur egungo…
Read More