Albiste nabarmenduak
FEXek osagai metalikoen garbiketa teknikoari buruzko jardunaldia antolatuko du Miguel Altunan
Azaroaren 19an, FEXek, AFM Cluster-en baitan, osagai metalikoen garbiketa teknikoari buruzko jardunaldi teknikoa egingo du Miguel Altuna LHIIren Bergarako egoitzan, 09:00etatik 13:30era. JARDUNALDIA: “Osagai metalikoen garbiketa teknikoa: prozesuak, kontrola eta industria-aplikazioak“ FEXek / AFM CLUSTERrek foro tekniko berri bat antolatu dugu osagai metalikoen garbiketaren erronka nagusiak aztertzeko, eskura dauden teknologiak ezagutzeko eta industrian dituzten benetako…
Read MoreGoizper Group enpresarekin lankidetza-hitzarmena berritu dugu
Gaur, urriaren 16an, Goizper Group enpresak eta Miguel Altuna LHIIk lankidetza-hitzarmena berritu dugu, prestakuntzaren eta enpresa-munduaren arteko harremanak sendotzen jarraitzeko helburuarekin. 2016az geroztik, Goizper Group-ek Miguel Altuna LHIIren jarduera babesten du, eta hitzarmenaren berritzearekin batera, bi erakundeok elkarrekiko konfiantza eta lankidetzan jarraitzeko konpromisoa berretsi ditugu. Horrez gain, etorkizunera begirako lankidetza-aukera berriak ere aztertu ditugu. Bileran,…
Read MoreMiguel Altunak bat egin du Erasmus Days egitasmoarekin
Aste honetan, Miguel Altunak Erasmus Days Europako egitasmoaren barruan hainbat jardunaldi egin ditu ikasleekin, Erasmus+ programaren bidez atzerrian ikasteko eta prestakuntza-egonaldiak egiteko aukerak ezagutarazteko. Saioetan, Erasmus egonaldiei buruzko informazioa partekatu da, eta Europako hainbat lurraldetan Erasmus programaren bidez egonaldiak egin dituzten bi ikaslek beren esperientziak eta bizipenak azaldu dizkiete ikaskideei. Ekimenaren helburua da ikasleak nazioarteko…
Read MoreMiguel Altunak Euskaragileak sarearen topaketan parte hartu du
Miguel Altunako Gorka Lazkano, enpresa harremanen arduraduna, joan den astean Arrasateko Edertek Zentro Teknologikoan egindako Euskaragileak sarearen topaketan izan zen. Bai Euskarari Elkarteak antolatutako jardunaldian, 21 enpresatako ordezkariak elkartu ziren, lan munduan euskara sustatzeko esperientziak eta praktika onak partekatzeko. Topaketan, Miguel Altunak euskara gaitasun txikia duten ikasleentzako murgiltze ereduaren proiektu pilotua aurkeztu zuen, bereziki dual…
Read MoreMiguel Altuna, “The Shape of Future Learning” jardunaldian
Aste honetan, Alicanteko IES Cotes Baixesek antolatutako “The Shape of Future Learning” jardunaldian parte hartu dugu. Hezkuntza-espazioen etorkizunaz eta arkitekturak eta diseinuak irakaskuntza- eta ikaskuntza-modu berrietara egokitzeko duten garrantziaz hausnartzeko aukera izan dugu. Jardunaldiaz gain, ACTIU enpresa ezagutzeko eta bertako instalazioak bisitatzeko aukera ere izan dugu. Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Sareko kide garen aldetik, esperientzia…
Read MoreMekanizazioko ikasleak Ecenarro eta IAM Cut enpresetan
Urriaren 2an eta 5ean, Mekanizazioko ikasleek IAM Cut eta Ecenarro enpresak bisitatu zituzten. IAM Cuten, elektrohigadura eta ur-txorrotazko fabrikazio-prozesuak ezagutu zituzten; Ecenarron, berriz, hotzeko estanpazioa eta torneaketa-prozesuak. Esperientzia praktikoa eta sektoreko enpresen errealitatea gertutik ezagutzeko aukera bikaina. Eskerrik asko egindako harreragatik!
Read MoreMiguel Altunak ZTB Jardunaldien 11. edizioan parte hartuko du
Bergara zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren topagune izango da udazken honetan, ZTB Jardunaldien 11. edizioarekin. Urriaren 30etik azaroaren 15era, ikerketaren inguruan hausnartzeko eta zientzia eta berrikuntza hainbat ikuspegitatik ezagutzeko aukera izango da. Aurtengo edizioaren ardatza ikerketa izango da. Ikerketaren emaitzez harago, haren atzean dagoen prozesua ezagutarazi nahi dute jardunaldiek: jakin-mina, hipotesiak, saiakerak, akatsak eta urteetako lana.…
Read MoreNazioarteko lankidetza-ekimen berria lantzen
Miguel Altunako bi irakasle Amsterdamen izan dira, etorkizunean garatu nahi den KA2 nazioarteko lankidetza-ekimena lantzeko. Topaketan, Alemania, Danimarka, Herbehereak, Suedia eta Estatu Batuetako hainbat erakundetako ordezkariekin bildu dira, proiektuaren oinarriak eta etorkizuneko lankidetza-aukerak aztertzeko. Esperientzia honek nazioarteko sareak indartzeko eta hezkuntza-arloan proiektu berriak elkarrekin garatzeko aukera ematen du. Miguel Altunak Europako eta nazioarteko lankidetzaren aldeko…
Read MoreFabrikazio Mekanikoko ikasleak Gehiber eta Lazpiurren
Urriaren 1ean, Miguel Altunako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 1. mailako ikasleek Bergarako Gehiber eta Lazpiur enpresak bisitatu zituzten. Bisita hauetan, ikasleek bi enpresen jarduera eta ekoizpen-prozesuak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta, horrela, fabrikazio mekanikoaren arloko lan-errealitatera hurbiltzeko eta ikasitakoak praktikan ikusteko aukera izan zuten. Esperientzia hauek oso baliagarriak dira ikasleen prestakuntza osatzeko eta ikastetxearen…
Read MoreMiguel Altunak ICFGren 59. Plenary Meetingean parte hartu du
Miguel Altunak ICFGren (International Cold Forging Group) 59. Plenary Meetingean parte hartu du, irailaren 20tik 24ra Darmstadten (Alemania) ospatutako nazioarteko topaketan. ICFGko bazkide gisa, Miguel Altuna konformazio hotzaren inguruko nazioarteko topaketa honetan izan da. Gainera, Miguel Altunako bi irakaslek parte hartu dute topaketan. Horien artean, Unai Ziarsolok, Miguel Altunako irakasleak, “Innovative Training Programmes in Cold…
Read More