Beste batzuk
Erasmus+ praktikak atzerrian: 21 ikasle Europako hainbat herrialdetan izan dira
2025eko martxotik maiatz amaierara bitartean, Miguel Altunako 21 ikaslek aukera izan dute beraien lan praktikak Europako herrialde desberdinetan burutzeko Erasmus+ programaren bidez. Portugal, Italia eta Txekiar Errepublikan egon dira, bakoitza bere zikloko ikasketa-esparruarekin lotutako enpresetan. Esperientzia aberasgarria izan da arlo profesionalean zein pertsonalean: Ikasleek lan-munduan jarduteko gaitasunak landu dituzte, eta kultura berriak ezagutzeaz gain, autonomia,…
Read MoreMiguel Altunako 2.en Kulturen Arteko Festa ospatu dugu
Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroak kultur aniztasunari eskainitako festa polita ospatu zuen pasa den ostiralean, apirilaren 4an. Bertan Bolivia, Colombia, Honduras, Venezuela, Peru, Marruecos, Argelia eta Dominikar Errepublikako jatorria duten ikasleek ekitaldi hau antolatu zuten, herrialde bakoitzeko janari tipikoen bidez, komunitatean dauden kultura ezberdinen aberastasuna nabarmentzeko aurtengoan ere. Festa hau, Miguel Altunako ikasle, langile…
Read MoreIndarkeria matxistaren aurkako protokoloa eskura dugu
Inklusio arlotik atseginez jakinarazten dizuegu gure ikastetxean INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO PROTOKOLOA sortu eta martxan jarri dela. Protokolo honen helburu nagusia da hezkuntza komunitateko kide guztientzako ingurune seguru, errespetuzko eta berdintasunezkoa bermatzea. Indarkeria matxista egoeretan jarraitu beharreko prozedura jasotzen duen dokumentua da protokoloa. Protokoloa ikastetxeko iragarki oholetan ikusgai dago. Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria da eta…
Read MoreIkasturtean ikasitako frantsesa praktikatu eta Bergarako historia ezagutzen
Pasa den ostegunean, urtarrilaren 23an, Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleek bisita gidatua egin zuten frantsesez Bergarako kaleetan zehar, bertako monumentuak deskubrituz. Bisitaren helburua ikasturtean zehar frantsesez ikasitakoa Bergarako historiara hurbiltzeko erabiltzea izan zen. Ikasleek, oro har, gozatu egin zuten ekitaldiaz.
Read MoreOdola emateko aukera izan dugu Miguel Altunan
Urtarrilaren 21ean, Gipuzkoako Odol emaileen elkartekoak izan genituen, Miguel Altunan eta ikasle eta langileok odola emateko aukera izan genuen. Bertaratu ziren 37 pertsonetatik 33k eman ahal izan zuten odola, hauetatik batzuk emaile berriak izan zirelarik. Gogoratu, odola emateak bizia ematen duela. Eskerrik asko!
Read More