KA122-VET proiektu berria martxan

Aurten, KA122-VET proiektua onartu digute, eta horri esker, erdi mailako 18 ikaslek astebeteko mugikortasunak egiteko aukera izango dute Europan, esperientzia akademiko eta pertsonal aberasgarriak bizitzeko. Proiektuaren kudeaketa eta garapenerako prestakuntza jasotzeko, irailaren 11n eta 12an Valentzian izan gara. Jardunaldi hauetan proiektuaren kudeaketarekin lotutako hainbat alderdi landu ditugu, datozen mugikortasunak ahalik eta ondoen prestatzeko. Ilusioz eta…

Read More

Miguel Altuna ICFGko bazkidea da, eta aurten ere Darmstadten izango gara

Badator ICFGren (International Cold Forging Group) Plenary Meetingaren 59. edizioa! Aurtengo hitzordua Darmstadten (Alemania) izango da, irailaren 20tik 24ra, eta Miguel Altunak ere parte hartuko du, ICFGko bazkide gisa. Topaketa Prof. Peter Grochek antolatuko du, TU Darmstadteko Institut für Produktionstechnik und Umformmaschinen (PtU) erakundean. Bertan, mundu osoko konformazioaren eta deformazioaren sektoreko profesional, ikertzaile eta adituak…

Read More

Gazteak STEAM arloetara hurbiltzeko 2026ko Kanpus Teknologikoan parte hartu dugu

Aurreko astean, Miguel Altuna LHIIk Laboratorium Museoarekin elkarlanean antolatutako Kanpus Teknologikoan parte hartu zuen, gazteen artean STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) arloekiko interesa eta bokazioak sustatzeko helburuarekin. Astebetez, parte-hartzaileek teknologia modu praktiko eta sortzailean ezagutzeko aukera izan zuten. 3D diseinua eta 3D inprimaketa landu zituzten, mekanismo sinpleak eraiki eta zirkuitu elektrikoekin esperimentatu zuten,…

Read More

Denisse Guillén, Miguel Altunako ikasle ohia, “Berreskuratze Planaren eragina ” ekitaldian

Estatuko Lanbide Heziketako ordezkari gisa, Miguel Altuna LHIIko ikasle ohia den Denisse Guillének “España digital y verde. El impacto del plan de recuperación” jardunaldian parte hartu du. Ekitaldian, Espainiako Bikaintasuneko Lanbide Heziketako ikasleak ordezkatuz, trantsizio digital eta berdearen inguruko esperientziak eta ikuspegiak partekatu dira. Bertan izan da Pedro Sánchez ere, eta planaren ondorio eta erronkak…

Read More

Erasmus+ bidezko lankidetza berriak eraikitzen 

Miguel Altuna LHIIko 5 irakasle Txekiar Errepublikako Bruntál herrian izan dira, Střední průmyslová škola a Obchodní akademie ikastetxea bisitatzen. Bisitaren helburua etorkizunean Erasmus+ proiektuetan elkarlanean aritzeko aukerak aztertzea eta bi ikastetxeen arteko harremanak sendotzea izan da. Egonaldian zehar, ikastetxearen instalazioak, hezkuntza-eskaintza eta nazioartekotze jarduerak ezagutzeko aukera izan dute.

Read More

Lanbide Heziketako irakasleak HINE enpresan, BerIndu programaren baitan

BerIndu programaren barruan, Miguel Altuna LHIIko eta beste Lanbide Heziketako hainbat ikastetxetako irakasleek HINE enpresa bisitatzeko aukera izan dute, Olaberrian. Bisitan zehar, enpresaren jarduera, garatzen dituzten teknologiak eta industriaren egungo erronkak gertutik ezagutu ahal izan dituzte. Horrelako ekimenek hezkuntzaren eta enpresaren arteko harremana sendotzen dute, eta irakasleei lan-munduaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen diete.…

Read More

SMARTFLEX: zelula robotizatu seguru eta adimenduna Miguel Altunan

Miguel Altuna Lanbide Heziketak eta Tknikak industria adimendunaren arloan garatutako SMARTFLEX proiektua aurkeztu dute. Bideoan ikus daitekeen bezala, proiektuaren helburua da ekoizpen-ingurune malguagoak, seguruagoak eta eraginkorragoak garatzea, robotika aurreratua eta digitalizazioa uztartuz. BIDEOA IKUSI SMARTFLEX sistemaren ezaugarri nagusietako bat 7. ardatza duen zelula robotizatua da. Soluzio honek robotaren mugikortasuna handitzen du eta lan-eremu zabalago batean…

Read More

Ikas-Fabrika: Ikastea sortzea den lekua

Ikas Fabrikan, Miguel Altunako ikasleek zereginak planifikatzen dituzte, lan taldeak koordinatu eta datuetan oinarrituta lan egiten dute prozesuak etengabe hobetzeko. Pertsonak, teknologia eta antolakuntza elkarlanean aritzen dira, ikasteko modua eraldatuz. Hemen, ikasleek ez dituzte prozesu industrialak soilik ikasten, bizi ere egiten dituzte. Espezialitate desberdinetako profilekin elkarlanean, benetako produkzio-arazoak aztertzen dituzte, enpresa batean bezala. Ikas Fabrika…

Read More

“Renewable Energy Renewable Earth” proiektuan aurrera goaz

Martxoaren 23tik 26ra bitartean, RERE (Renewable Energy Renewable Earth)  proiektuko taldekide guztiak Istanbulen elkartu ziren berriro, proiektuaren amaierari begirako azken lanak koordinatzeko. Ekainean amaitzea aurreikusten den proiektuak energia berriztagarrien inguruko 21 simulazio-eszenatoki garatu ditu, eguzki plaken eta haize erroten erabileran oinarrituta. Istanbuleko bileran simulazioaren azken xehetasunak ixteaz gain, hurrengo pausua ere zehaztu zen: proba pilotua…

Read More