Ikasketa planak
2026-2027 ikasturterako beka eta laguntzen deialdia zabalik
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzen 2026-2027 ikasturteko deialdia zabalik dago, eta eskaerak irailaren 30era arte aurkez daitezke. Miguel Altunako ikasleek bekari buruzko informazioa jasotzeko edo eskaera tramitatzeko, ikastetxeko idazkaritzara jo dezakete. Ez utzi azken egunera arte! Informazio guztia HEMEN.
Read MoreLanbidek eta Hezkuntzak diruz lagundutako ikastaro berriak Miguel Altunan
26/27 ikasturte honetan, Miguel Altuna Lanbide Heziketak Lanbidek eta Hezkuntza Sailak diruz lagundutako doako prestakuntza-eskaintza zabala eskainiko du, langileei zein langabeei zuzenduta. Programazioan fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronika, administrazioa, logistika eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntzak izango dira, besteak beste. Ikastaroek gaitasun profesionalak eguneratzeko, lan-aukerak hobetzeko eta sektore industrial zein teknologikoetan espezializatzeko aukera eskaintzen dute. Plaza mugatuak…
Read MoreNazioarteko esperientzia zure etorkizun profesionalerako!
Basque Global Industry programan parte hartzeko aukera duzu. Atzerriko praktikak eginez, zure gaitasun profesionalak eta pertsonalak garatzeko esperientzia paregabea biziko duzu. 🗓️ Izen-ematea: Uztailaren 23tik irailaren 21era Ez galdu aukera! Informazio gehiago eta izen-ematea: www.gazteakatzerrian.eus
Read More26/27 ikasturteko aurkezpen eguna
Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasturte berriaren aurkezpena irailaren 3an, ostegunean izango dugu (Agirrebidea 2 kalea). Talde bakoitzaren aurkezpen ordutegiak, honakoak izango dira: *1.go mailako ikasle taldeen aurkezpenak ARETOAN izango dira ondorengo ordutegian: 10:30ean: 11:30etan: 12:00etan: *2. mailako ikasleak, 11:00etan IKASTETXEAREN SARRERAn bilduko dira dagokion tutorearekin. * Ziurtagiri profesionaleko ikasleak, irailaren 7an hasiko dute ikasturtea, arratsaldeko 17:00etan,…
Read More25/26 Ikasturtea agurtu eta hurrengoa prestatzen
Ikasturte amaierako klaustroa egin dugu, eta horrekin batera 2025-2026 ikasturteari amaiera eman diogu. Ohiturari jarraituz, atzo ikasturte amaierako irteeraz ere gozatu genuen, elkarrekin ikasturtea giro onean agurtzeko. Datozen egunetan, 2026-2027 ikasturtea prestatzen jarraituko dugu uztailean zehar. Gogorarazten dizuegu matrikulazio epea uztailaren 13tik 24ra izango dela. Uda on!
Read MoreErasmus+ bidezko lankidetza berriak eraikitzen
Miguel Altuna LHIIko 5 irakasle Txekiar Errepublikako Bruntál herrian izan dira, Střední průmyslová škola a Obchodní akademie ikastetxea bisitatzen. Bisitaren helburua etorkizunean Erasmus+ proiektuetan elkarlanean aritzeko aukerak aztertzea eta bi ikastetxeen arteko harremanak sendotzea izan da. Egonaldian zehar, ikastetxearen instalazioak, hezkuntza-eskaintza eta nazioartekotze jarduerak ezagutzeko aukera izan dute.
Read MoreErasmus+ programako ikasleak itzuli dira
Miguel Altuna zentroko 17 ikasle Erasmus+ programan parte hartu dute, Europan 3 hilabeteko egonaldia eginez. Praktikak Polonia, Italia, Txekiar Errepublika eta Portugalen egin dituzte. Esperientzia honek haien prestakuntza profesional eta pertsonala indartu du. Ikasleak dagoeneko itzuli dira.
Read MoreMiguel Altuna LHII, WFCPren Awards of Excellence sarietan finalista
CIFP Miguel Altuna LHII finalista aukeratu dute World Federation of Colleges and Polytechnics (WFCP) erakundeak ematen dituen Awards of Excellence sarietan, “Digital Learning” kategorian. Hautagaitza Miguel Altunako Ikas-Fabrika ekimenarekin lotuta dago, ikaskuntza digitalaren eta hezkuntza-berrikuntzaren arloan egindako lanaren aitortza gisa. WFCPren sariak bi urtez behin ematen dira, eta mundu osoko lanbide heziketako eta hezkuntza tekniko-profesionaleko…
Read MoreIndustria 5.0rako lanpostu digitalak
“Industria 5.0rako lanpostu digitalak” Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioko 2023 ko deialdiko proiektuak lanpostu digitalizatuetan oinarritutako ikaskuntza-ingurune aplikatu bat garatzea ahalbidetu du, produktu errealen muntaketa eta prozesu teknikoak Learning Factory agertoki pedagogikoan kokatuz; hau da, errealitate produktibotik hurbil dagoen ingurune semiindustrialean. Proiektuaren lehen integrazioa honako goi-mailako heziketa-ziklo hauetan egin da: Administrazio eta finantzetzak, Automatizazioko…
Read MoreFabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek DUAL proiektuak aurkeztu dituzte
Miguel Altuna LHIIko “Fabrikazio Adimenduna” espezializazio kurtsoaren 2025/2026 promozioko ikasleek euren DUAL egonaldietan garatutako kurtsoko amaierako proiektuak aurkeztu zituzten pasa den ostiralean, maiatzaren 22an egindako jardunaldian. Aurkezpenetan zehar, ikasleek enpresetan egindako egonaldietan landutako proiektuak eta bertan eskuratutako ezagutzak partekatu dituzte. Jardunaldian parte hartu duten enpresen artean egon dira, besteak beste, ELAY, Lazpiur, Goizper, Fagor Ederlan,…
Read More