Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek DUAL proiektuak aurkeztu dituzte

Miguel Altuna LHIIko “Fabrikazio Adimenduna” espezializazio kurtsoaren 2025/2026 promozioko ikasleek euren DUAL egonaldietan garatutako kurtsoko amaierako proiektuak aurkeztu zituzten pasa den ostiralean, maiatzaren 22an egindako jardunaldian. Aurkezpenetan zehar, ikasleek enpresetan egindako egonaldietan landutako proiektuak eta bertan eskuratutako ezagutzak partekatu dituzte. Jardunaldian parte hartu duten enpresen artean egon dira, besteak beste, ELAY, Lazpiur, Goizper, Fagor Ederlan,…

Read More

Fagor Ederlaneko langileen birkualifikazioa amaitu da, enpresaren, Miguel Altunaren eta Zubieta Lanbide Eskolaren lankidetzari esker

Amaitu da Fagor Ederlan Taldeko langile talde batek azken hilabeteetan garatu duen birkualifikazio-prozesua, enpresaren, Miguel Altuna Lanbide Heziketa eta Zubieta Lanbide Eskola erakundeen arteko lankidetzari esker. 2025eko urriaren 6an hasi eta 2026ko maiatzaren 26an amaitu den 360 orduko prestakuntza-programaren bidez, parte-hartzaileek galdaketa prozesuak, sistema osagarriak, prozesuen gainbegiraketa eta kontrola, eta mekanizazioa landu dituzte, ikuspegi teoriko-praktiko…

Read More

ALL FOR ONE nazioarteko proiektuan parte-hartzea Nova College eta Santurtziko San Jorge ikastetxearekin

Miguel Altunako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasleek ALL FOR ONE proiektu nazioartekoan parte hartu dute, Amsterdameko Nova College eta Santurtziko San Jorge Lanbide Heziketako ikastetxearekin lankidetzan. Proiektuaren helburua Agenda 2030aren inguruan lankidetza bidezko lan txiki bat garatzea izan da. Horretarako, ikasleek diseinu ezberdinak landu dituzte eta elkarlaneko puzzle bat sortu dute, laser bidezko fabrikazioa erabiliz…

Read More

Maiatzaren 5ean ATEAK ZABALIK jardunaldia izango dugu

Larunbatean, apirilaren 25ean, Ateak Zabalik jardunaldia egin genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan, eta bisitari ugari izan genituen gure instalazioak eta datorren ikasturterako gure eskaintza ezagutzen. Oraingoan bertaratzeko aukerarik izan ez zuten guztiek beste aukera bat izango dute: Hurrengo Ateak Zabalik jardunaldia maiatzaren 5ean egingo da. Interesa duten guztiei gonbidapena luzatzen diegu gure zentroa gertutik ezagutzera…

Read More

Miguel Altunako ikasleak Erasmus+ jardunaldian

Miguel Altuna LHIIko ikasleek urtero parte hartzen dute Erasmus+ programan, atzerrian lan-praktikak eginez eta nazioarteko esperientzia eskuratuz. Pasa den otsailaren 12an, Durangoko Landako Gunean egin zen “Mugitu, ikasi eta bizi, Erasmus+ Lanbide Heziketarekin” jardunaldian gure ikastetxeko bi ikaslek parte hartu zuten, euren esperientzia azalduz. Ekitaldian Euskadiko Lanbide Heziketako 800 ikasle bildu ziren, datozen asteotan Europako…

Read More

Miguel Altunako ikasleak lan-praktikak eta Erasmus+ esperientziak bizitzera

Datozen asteotan, Miguel Altuna LHIIko 2. mailako 136 ikaslek Debagoiena eta inguruko 78 enpresetan egingo dituzte praktika lanak, ikasgelan ikasitakoa benetako lanpostuan aplikatzeko. Horiez gain, 17 ikaslek Erasmus+ programaren bidez egingo dute 3 hilabeteko egonaldia Europan (Polonia, Italia, Txekiar Errepublika eta Portugal). Era berean, DUAL intentsiboan eta espezializazioetako 65 ikaslek beren heziketa-zikloari edo espezializazioari dagozkion…

Read More

Miguel Altunako bi ikaslek SpainSkills 2026 lehiaketan parte hartuko dute

Miguel Altuna LHIIko Peio Romero eta Gorka Domenech ikasleek 2026ko SpainSkills Lanbide Heziketako estatuko txapelketan parte hartuko dute, Euskadiko selekzioarekin batera, “Sistema Robotikoen Integrazioa” modalitatean. SpainSkills Espainiako Lanbide Heziketako lehiaketa nagusia da, eta bertan autonomia erkidego guztietako ikasle eta tituludun berriek parte hartzen dute, beren trebetasun tekniko eta praktikoak erakutsiz. Txapelketa honek prestakuntza profesionala balioan…

Read More

Ikasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzen jarraitzen dugu 

Miguel Altuna Lanbide Heziketan gure nazioartekotzea indartzen jarraitzen dugu, mugikortasun programen bidez ikasleei atzerriko esperientzia profesionalak eskainiz. Nazioarteko mugikortasunak ez du soilik laneratze aukerak hobetzen, baita garapen pertsonala, autonomia eta kulturarteko ikuspegia ere sustatzen ditu. Ikasturte honetan, 17 ikaslek egingo dituzte beraien lan-praktikak Europako hainbat herrialdetako enpresetan, Erasmus+ programari esker. Erdi Mailako zikloetako 6 ikasle…

Read More

Miguel Altunako ikasleek parte hartu dute XV. Ikasenpresa Azokan

Miguel Altuna LHIIko Automatizazio eta Robotika Industrialeko eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 2. mailako ikasleek parte hartu dute aurten XV. Ikasenpresa Azokan, Eibarren ospatutako ekimen ekintzailean. Ikasenpresa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako programa da, Lanbide Heziketan kultura ekintzailea eta erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa sustatzeko. Ikasleek ikasturtean zehar beren enpresa-proiektuak sortu eta garatu dituzte, benetako produktu…

Read More