Badator Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka! Apirilaren 1ean eta 2an, Arrasateko Kulturaten

Kulturateko klaustroa Lanbide Heziketako eskaintzaz beteko da. Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek partehartuko dugu; baita Bastida Akademiak, IkasDebagoienak, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio-mahaiak izango dituzte. ORDUTEGIA: APIRILAK 1, ASTEARTEA: 8:30-14:30 eta 16:00-18:30 APIRILAK 2, ASTEAZKENA: 8:30 – 14:30 Ordutegi horretan publiko guztiari…

Read More

Miguel Altunak CLF 2025ean parte hartuko du artikulu bat aurkeztuz

Miguel Altunak, LCAMP Proiektuan parte hartzeari esker, 2025eko martxoaren 25etik 28ra Stellenbosch-en (Hegoafrika) ospatuko den15th Conference on Learning Factories (CLF 2025) konferentzian  parte hartuko du. Ekitaldian zehar, LCAMP Proiektuak WP6ri lotutako bi artikulu aurkeztuko ditu, Miguel Altunak gidatuta eta “Collaborative Learning Factory for Industry 4.0 Technologies Absorption” izenburupean. Artikulu horietako bat Miguel Altunak aurkeztuko du.…

Read More

LCAMP proiektuan oinarritutako “Learning Factory”-rako bidean EQF5 / EQF6 ikastaroa. Fabrikazio Aurreratuan CoVE.

Prestakuntza ikastaro hau Europako irakasleak gaitzeko diseinatuta dago “Learning Factory” kontzeptua euren irakaskuntza-praktiketan txertatzeko eta ezagutzak ingurune industrialetara transferitzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasun praktikoak eskuratu ditzaten (Erasmus+ Programa trinko konbinatua (BIP)). IKASTAROAREN DATAK  Online: martxoaren 25ean . Presentziala: martxoaren 31tik apirilaren 4ra. Online: apirilaren 11n. Prestakuntza ikastaro hau Europako irakasleak gaitzeko diseinatuta dago, “Learning…

Read More

Enpresetako DUAL instruktoreei formazioa eskaintzen izan gara

Alberto Larreak, Miguel Altunako Lanbide Heziketa DUALeko instruktoreak, atzo ADEGIk antolatutako formazioan parte hartu zuen atzo, martxoak 13. Saioan, instruktorearen rolaren garrantzia, Euskadiko LH DUALaren garapena eta instruktoreen oinarrizko gaitasunak izan ziren hizpide, besteak beste. Jardunaldia ADEGIk antolatu zuen, CONFEBASKen laguntzarekin, eta lanbide heziketako adituak eta enpresetako ordezkariak izan dira bertan. Eskerrik asko aukera eskaintzeagatik.

Read More

Felisa Bejaranok ordezkatu du Miguel Altuna torneaketa txapelketan

Felisa Bejarano, Miguel Altunako Mekanizazioko 2.mailako ikasleak, Miguel Altunaren ordezkari gisa hartu zuen parte Santanderren ospatu zen torneaketa txapelketan. Aurtengoa hirugarren edizioa izan da, eta hiru urteotan, eskolako ordezkariak neskak izan dira. Partaidetzak gora egin duenez, aurten saioa egun bakarrean egin beharrean, bi egunetan banatu da. Gainera, proben zailtasuna ere handitu egin da: parte-hartzaileek 3…

Read More

Renewable Energy Renewable World nazioarteko proiektuaren topaketa

Gure proiektuko bazkide guztien parte-hartzearekin, nazioarteko topaketa emankor bat izan genuen, urtarrilaren 31n. Bertan, eszenatoki desberdinak, simulazio-diseinuak, eTwinning proiektuaren ezarpena eta LMS plataformaren azpiegitura aztertu genituen. Benetan eskertzen diegu gure bazkideei egindako ekarpen baliotsuengatik eta prozesu hau elkarlanean kudeatzeagatik. Elkarrekin lanean jarraitzen dugu energia berriztagarrien, hezkuntza iraunkorraren eta eraldaketa digitalaren alde.

Read More