Jardunaldiak
Miguel Altunako talentua EuskoSkills 2025ean: Hiru espezialitatetan podiumean
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 txapelketa antolatu du maiatzaren 13tik 15era bitartean, Ficoban (Irun). EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen arteko lehiaketa da, eta bere xede nagusia ikasleen gaitasunak eta talentua agerian jartzea da, lanbide-espezialitate ezberdinetan. Txapelketan parte hartzen duten ikasleek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsi dituzte aurtengo edizioan…
Read MoreArrakastatsua izan da FEXek antolatutako “Hotzeko estanpazioan eta metal gogorraren fabrikazioan dauden joerak” jardunaldia Miguel Altunan
Gaur, maiatzak 15, ospatu da Miguel Altuna LHII-n “Estanpazio Hotzean eta Metal Gogorrean dauden Joerak” izeneko jardunaldi teknikoa, FEX (Fastening Excellence Center) plataformak antolatuta. Bertan, sektoreko hainbat profesional eta industria-arloko enpresetako ordezkariak bildu dira. Jardunaldian zehar, estanpazio hotzaren inguruko azken teknologiak, metal gogorraren aplikazioak eta gaur egungo erronkak izan dira hizpide. Bilerak ezagutza trukerako eta…
Read MoreMiguel Altunako irakasleek parte hartze aktiboa izan dute LCAMP 2025 Konferentzian, Suedian
Maiatzaren 13tik 15era bitartean, Miguel Altunako irakasleak Suediako Finspång hirian ospatu den LCAMP 2025 Konferentzian parte hartzen izan dira, Fabrikazio Aurreratuaren eta Learning Factory kontzeptuaren arloko ekitaldi garrantzitsu batean. Lehen egunean, Unai Ziarsolo irakasleak bi aurkezpen egin ditu. Lehena, Learning Factories in Partner Institutions izeneko panelean, proiektuko bazkide diren ikastetxeetan martxan jarritako LF ereduen inguruan…
Read MoreAtzo ateak zabalik jardunaldia izan genuen Miguel Altunan
Atzo, maiatzak 8, ateak zabalik jardunaldia ospatu genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Bertaratu zirenek aukera izan zuten gure Lanbide Heziketako eredua, ikasleak lan mundurako prestatzeko erabiltzen ditugun ekipamenduak bertatik bertara ikusteko eta nola ez, Miguel Altunan eskaintzen ditugun graduak, hau da erdi eta goi-mailako zikloak eta baita ditugun espezializazio berritzaileak ezagutzeko ere. Gogorarazten dizuegu aurrematrikulazio…
Read More“Datorren Gazteria” jardunaldian parte hartu dugu: Lanbide Heziketa eta honek euskal talentu gaztearen etorkizunean duen funtsezko eginkizuna hizpide.
Atzo, apirilak 29, Noticias de Gipuzkoa-k antolatutako eta Eibarren ospatu zen “Datorren Gazteria” jardunaldian parte hartu zuen Miguel Altuna Lanbide Heziketako enpresa harremanen arduradun den Gorka Lazkanok. Gorka Lazkanoren hitzetan, “asmatu egin dugu pertsonen kudeaketan eta talentuaren industriak duen beharra transmititzen. Jendeak etorkizuna duten irteerak ikusten ditu LHn” Ekitaldian bi mahai-inguru nagusi izan ziren eta Miguel Altunak “LH eta enpresak: Talentua eta Aukerak konektatuz” izenekoan parte hartu zuen, Danobat eta Mondragon Unibertsitatea…
Read MoreLanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartu dugu
Aste honetan, Hezkuntza Sailak antolatutako Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartze aktiboa izan dugu. Topaketaren programak esperientzia arrakastatsuak partekatzeko eta sinergia berriak sortzeko diseinatutako jarduerak bildu ditu eta horrenbestez, Euskadiko Lanbide Heziketa eredua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute; Adibidez, Ganteko (Belgika) HO Gente Unibertsitateko ordezkeritzak Miguel Altuna erabiltzen ditugun espazio, metodologia eta LCAMP, ikaslean…
Read MoreEtorkizuneko joerak gaurko jardunaldian: LHko Zaintza Nodoen emaitzak aurkeztu dira
Gaur, apirilak 4, Lanbide Heziketako Zaintza Nodoek kurtsoan zehar egindako zaintzaren emaitzak partekatu dituzte jardunaldi batean. Jardunaldiari hasiera Inge Gorostiagak eman dio, Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendariak. Ondoren, zortzi Nodo desberdinetako ordezkariek beren lanaren emaitzak aurkeztu dituzte: Robotika Autonomoa, Energia, Fabrikazio Aurreratua, Biozientziak, Fabrika Digitala eta Konektatua, Osasuna, Teknologia Kuantikoak eta Sormen Industriak. Miguel…
Read MoreMiguel Altuna 11. FP Kongresuan, Lanbide Heziketako Lege Berriari buruz
Miguel Altuna Lanbide Heziketako ordezkaritza apirilaren 3 eta 4an Cartagenan ospatu den eta FPEmpresak eta CaixaBank Dualizak antolatutako 11. FP Kongresuan izan da. Bertan, milatik gora irakasle eta adituk parte hartuko dute, Lanbide Heziketako Lege Berriaren aplikazioari buruzko esperientziak partekatzeko. Kongresuan, besteak beste, LH DUALaren garapena eta digitalizazioa jorratuko dira, baita FPEmpresa Sarien banaketa ere.…
Read MoreAsel Luzarraga idazlea Miguel Altunan
Atzo,apirilak 3, idazlea eta itzultzailea den Asel Luzarraga izan genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Ikasleekin batera bere ibilbideaz hitz egin zuen, eta bereziki Azken Portuko Postdatak eta Bioklik liburuez aritu zen, baita lan horien sormen prozesuaz ere. Saioak literaturaren eta gizartearen arteko loturak azaleratu zituen, eta ikasle zein irakasleek aukera izan zuten galderak egiteko eta…
Read MoreMiguel Altuna CLF 2025ean: Industria 4.0 eta Learning Factory-ak uztartuz Hegoafrikan
Miguel Altunak CLF 2025ean (15th Conference on Learning Factories) parte hartu du, martxoaren 25etik 28ra Stellenbosch-en (Hegoafrika) ospatu den kongresuan. Edizio hau bereziki garrantzitsua izan da, izan ere, lehen aldia da CLF Hegoafrikan antolatzen dela. CLF erreferentziazko ekitaldia da, learning factories arloko akademiko eta ikertzaileak biltzen dituena, beren ikerketa, praktika onak eta irakaskuntza-moduluak partekatzeko. Konferentziaren…
Read More