Mekatronika Industriala zikloko ikasleak New Culturers Gunean izan dira

Miguel Altunako Mekatronika Industriala zikloko ikasleek New Culturers Gunean parte hartu dute, ADEGIk antolatutako ekimenean. Euskadiko Kutxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin garatutako jardunaldiak aukera eman die ikasleei enpresa-munduarekin harremanetan jartzeko eta sektore profesional desberdinak gertutik ezagutzeko. Guztira, hainbat arlotako 19 enpresa izan dira ekimenean, besteak beste, automatizazio industriala, mekanizazioa, material elektrikoa, automobilgintza, trenbide-sektorea, bioteknologia…

Read More

HIZKELAN jardunaldietan parte hartu dugu

Miguel Altunako enpresa-harremanen arduradunak, Gorka Lazkanok, eta Automatizazioa eta Robotika Industrialeko ikasle ohiak, Sofia Navarrok, Lanekiren HIZKELAN jardunaldietan parte hartu zuten atzo. Euskara eta lan-mundua uztartzeko jardunbide egokien artean, Miguel Altunak ikasleei eskaintzen dizkien euskarako errefortzu-klaseak aurkeztu zituzten, ikasleen hizkuntza-gaitasuna indartzeko eta lan-munduan euskararen erabilera sustatzeko ekimena. Horrez gain, Sofia Navarrok bere esperientzia pertsonala partekatu…

Read More

Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleak WeAreCobots Logistics jardunaldian izan dira

Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek WeAreCobots Logistics jardunaldian parte hartu dute. Bertan, robot kolaboratiboen eta robot autonomoen arloan ematen ari diren aurrerapenak eta haien aplikagarritasunak ezagutzeko aukera izan dute. Gainera, benetako kasuak bertatik bertara ikusi dituzte, teknologia horiek industria eta logistikaren esparruan nola erabiltzen diren gertutik ezagutzeko.

Read More

FEXek osagai metalikoen garbiketa teknikoari buruzko jardunaldia antolatuko du Miguel Altunan

Azaroaren 19an, FEXek, AFM Cluster-en baitan, osagai metalikoen garbiketa teknikoari buruzko jardunaldi teknikoa egingo du Miguel Altuna LHIIren Bergarako egoitzan, 09:00etatik 13:30era. JARDUNALDIA: “Osagai metalikoen garbiketa teknikoa: prozesuak, kontrola eta industria-aplikazioak“ FEXek / AFM CLUSTERrek foro tekniko berri bat antolatu dugu osagai metalikoen garbiketaren erronka nagusiak aztertzeko, eskura dauden teknologiak ezagutzeko eta industrian dituzten benetako…

Read More

Miguel Altunako ikasleek Ikasenpresa topaketan parte hartu dute

Urriaren 14an, Miguel Altunako ikasleek Ikasenpresa Lanbide Heziketako ikasleen topaketan parte hartu zuten, Arabako Parke Teknologikoan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Tknikak sustatutako ekitaldiak Arabako LHko ikastetxeetako ehunka ikasle ekintzaile bildu zituen, esperientziak partekatzeko, ideiak trukatzeko eta ekintzailetza-gaitasunak lantzeko. Jardunaldian zehar, ikasleek tailer praktikoetan eta hainbat dinamikan parte hartzeko aukera izan zuten, talde-lana, berrikuntza eta…

Read More

Miguel Altunak bat egin du Erasmus Days egitasmoarekin

Aste honetan, Miguel Altunak Erasmus Days Europako egitasmoaren barruan hainbat jardunaldi egin ditu ikasleekin, Erasmus+ programaren bidez atzerrian ikasteko eta prestakuntza-egonaldiak egiteko aukerak ezagutarazteko. Saioetan, Erasmus egonaldiei buruzko informazioa partekatu da, eta Europako hainbat lurraldetan Erasmus programaren bidez egonaldiak egin dituzten bi ikaslek beren esperientziak eta bizipenak azaldu dizkiete ikaskideei. Ekimenaren helburua da ikasleak nazioarteko…

Read More

Miguel Altunak Euskaragileak sarearen topaketan parte hartu du

Miguel Altunako Gorka Lazkano, enpresa harremanen arduraduna, joan den astean Arrasateko Edertek Zentro Teknologikoan egindako Euskaragileak sarearen topaketan izan zen. Bai Euskarari Elkarteak antolatutako jardunaldian, 21 enpresatako ordezkariak elkartu ziren, lan munduan euskara sustatzeko esperientziak eta praktika onak partekatzeko. Topaketan, Miguel Altunak euskara gaitasun txikia duten ikasleentzako murgiltze ereduaren proiektu pilotua aurkeztu zuen, bereziki dual…

Read More

Miguel Altunak Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren bi saio hartu ditu

Miguel Altuna Lanbide Heziketak AFM Greenek eta IHOBEk antolatutako 2026-2027ko Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren bi saio hartu ditu urriaren 5ean eta 7an. Saioetan, Ingurumen-eskakizunen ekosistema berria eta Ingurumen-datu gakoak eta sistematizazioa landu dira, enpresei jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloan aurrera egiteko ezagutza praktikoak eskaintzeko. Programak hiru modulu eta zortzi saio presentzial eta doako biltzen ditu,…

Read More

Miguel Altunak ZTB Jardunaldien 11. edizioan parte hartuko du

Bergara zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren topagune izango da udazken honetan, ZTB Jardunaldien 11. edizioarekin. Urriaren 30etik azaroaren 15era, ikerketaren inguruan hausnartzeko eta zientzia eta berrikuntza hainbat ikuspegitatik ezagutzeko aukera izango da. Aurtengo edizioaren ardatza ikerketa izango da. Ikerketaren emaitzez harago, haren atzean dagoen prozesua ezagutarazi nahi dute jardunaldiek: jakin-mina, hipotesiak, saiakerak, akatsak eta urteetako lana.…

Read More

Nazioarteko lankidetza-ekimen berria lantzen

Miguel Altunako bi irakasle Amsterdamen izan dira, etorkizunean garatu nahi den KA2 nazioarteko lankidetza-ekimena lantzeko. Topaketan, Alemania, Danimarka, Herbehereak, Suedia eta Estatu Batuetako hainbat erakundetako ordezkariekin bildu dira, proiektuaren oinarriak eta etorkizuneko lankidetza-aukerak aztertzeko. Esperientzia honek nazioarteko sareak indartzeko eta hezkuntza-arloan proiektu berriak elkarrekin garatzeko aukera ematen du. Miguel Altunak Europako eta nazioarteko lankidetzaren aldeko…

Read More