Posts Tagged ‘Lanbide Heziketa’
Miguel Altunako ikasleek parte hartu dute XV. Ikasenpresa Azokan
Miguel Altuna LHIIko Automatizazio eta Robotika Industrialeko eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 2. mailako ikasleek parte hartu dute aurten XV. Ikasenpresa Azokan, Eibarren ospatutako ekimen ekintzailean. Ikasenpresa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako programa da, Lanbide Heziketan kultura ekintzailea eta erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa sustatzeko. Ikasleek ikasturtean zehar beren enpresa-proiektuak sortu eta garatu dituzte, benetako produktu…
Read MoreMiguel Altunako ikasleek Erasmus+ praktikak egingo dituzte atzerrian
Aurten ere, Miguel Altuna LHIIko ikasleek Erasmus+ programaren bidez atzerrian egiteko aukera izango dute beren lan-praktikaldian. 2025/2026 ikasturtean guztira 17 ikaslek egingo dute 3 hilabeteko egonaldia Europako hainbat herrialdetan: Esperientzia honek ikasleen gaitasun profesionalak, autonomia eta nazioarteko ikuspegia indartzen lagunduko du, lan-merkaturako prestakuntza aberastuz.
Read MoreLCAMP proiektuko lantaldea Mechelenen (Belgika) bildu gara
Vitoria-Gasteizen 2026an egingo den azken kongresuaren aurretik egingo den aurrez aurreko azken proiektu-bileran izan da. Bileran zehar, Work Package guztien egoera aztertu dugu, baita proiektua modu arrakastatsuan ixteko azken zereginak ere. Topaketa hau funtsezkoa izan da LCAMP proiektuaren azken faseari indarra emateko eta lankidetza sendotzeko. https://lcamp.eu/conference-2026/
Read MoreMiguel Altuna LHIIk nazioarteko 3D fabrikazioko proiektu baten Kick-off Week-a dugu aste hau
Miguel Altuna LHIIk Building Bridges, Boosting Skills: EU students united in 3D printing izeneko nazioarteko proiektuaren Kick-off Week-a hartu du aste honetan. Ekimenak 3D fabrikazioa eta Garapen Jasangarria uztartzea du helburu, Europako hainbat herrialdetako Lanbide Heziketako ikasleen arteko lankidetza sustatuz. Proiektua One for All Foundation erakundeak bultzatutakoa da, eta Euskal Herritik CIFP Santurtzi LHII eta…
Read MoreBerrieMAile aldizkariaren ale berria prest dugu
Miguel Altunako BerrieMAile aldizkariaren zazpigarren alea prest dugu. Bertan, 2025eko irailetik abendudra, ikastetxean albiste izan diren gaiak aurkezten ditugu. Irakurri nahi? Klikatu hemen.
Read MoreCONECTANDO TALENTO jardunaldian parte hartu du Miguel Altunak
Abenduaren 12an, ostirala, Zaragoza-ko Mobility City gunean ospatu zen “Conectando Talento: Centros de Referencia Nacional y Centros de Excelencia” jardunaldia. Topaketa horretan, Estatu osoko Lanbide Heziketako zentroek parte hartu zuten, eta tartean izan zen Miguel Altuna LHII, Joxu Arana Oregi zuzendaria ordezkari gisa. Jardunari hasiera ofiziala Pilar Alegría Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroaren ongietorriarekin…
Read MoreDMG MORI NLX 2500 2nd Generation Miguel Altunan aurkeztu da
Abenduaren 3 eta 4an, Miguel Altuna LHIIk DMG MORIren NLX 2500 2nd Generation tornu berritzailearen aurkezpen berezia hartu dugu. Aukera paregabea izan da DMG MORIren bestseller ezagunenaren azken belaunaldia bertatik bertara ezagutzeko. Ekitaldian Fabrikazio Mekanikoko ikasleek ez ezik, makina-erremintaren sektoreko 60 enpresak eta ia 80 profesionalek ere parte hartu dute. Parte-hartzaileek makina berriak eskaintzen dituen…
Read MoreAdministrazio eta Finantzetako ikasleak XV Meeting Point País Vasco-n – Garbi SLS enpresa simulatuarekin
2025eko abenduaren 2an, BEC – Bilbao Exhibition Centre-ek hartu zuen XV Meeting Point País Vasco, SEFED sareko enpresa-simulazioaren ekitaldi nagusietako bat. Jardunaldian parte hartu zuten Euskadiko hainbat Lanbide Heziketa zentrok eta ehunka ikaslek, benetako lan-egoerak errepikatzen dituen simulazio-ingurune batean murgilduta. Aurten ere, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleak ere bertan izan dira,…
Read MoreFabrikazio Adimenduna eta AA&BD espezializazioetako ikasleek Smartlog enpresa bisitatu dute
Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduneko eta AA&BD espezialitateetako ikasleek Smartlog enpresa bisitatu dute, barne logistikako proiektu aurreratuak eta teknologia adimendunak gertutik ezagutzeko.Bisita oso aberasgarria izan da, eta Smartlog-eko taldearen harrera eta azalpen zehatzek etorkizuneko teknologietara hurbilketa praktikoa eskaintzea ahalbidetu dute. Eskerrik asko!
Read MoreAdministrazio eta Finantzetako ikasleek LACOR – IBILI enpresa bisitatu dute
Atzo, azaroak 26, Administrazio eta Finantzak zikloko 1.go mailako ikasleek LACOR – IBILI enpresa bisita egiteko aukera izan zuten. Jardunaldia enpresaren aurkezpenarekin hasi zen; bertan, talde industrialaren ibilbidea, jarduerak eta antolaketa ezagutu zituzten ikasleek. Hasierako azalpenen ondoren, jasotako informazioa oinarri hartuta prestatutako galdetegi bat bete behar izan zuten. Parte-hartzerik onenak saritu ziren, eta hiru irabazlek…
Read More