Urratsbat-eko MAE berria eta MAE aurreratua formazioa saioak

Atzo urriak 30, Urratsbat programako dinamizatzaileen formazio saioak izan genituen Miguel Altunan. ELM programa prestakuntza bat da, zenbait eduki lantzen dituena Urratsbat programa garatzeko. Dinamizatzaileari zuzenduta dago, bere lana modu egokian garatzeko behar diren gaitasunak eskuratzeko. 10 urtetik gora metatutako esperientziatik abiatzen den diseinuari erantzuten dio, eta baita pertsona ekintzaileari laguntzeaz arduratutako irakasleen gaitasunak garatzeko…

Read More

Saiakuntza suntsitzaileen inguruko workshop-a Miguel Altunan

Azaroaren 12an, Miguel Altuna Lanbide Heziketan Saiakuntza Suntsitzaileen Workshop-a egingo da, Izasa Scientific enpresarekin lankidetzan. Jardunaldi honetan, parte-hartzaileek aukera izango dute metalografia, mikroskopia, saiakuntza mekanikoak, gogortasuna eta zehaztasun metrologia bezalako teknika aurreratuak ezagutzeko eta praktikan jartzeko. Helburua da industria-sektorean gero eta garrantzitsuagoak diren kalitate- eta azterketa-prozesuak gertutik ezagutzea, adituen gidaritzapean. Gainera, saioan zehar hainbat sorpresa…

Read More

VETBridge2025 topaketan parte hartzen gaude, Txekian

Egunotan Txekiako Ostrawan ospatzen ari den VETBridge2025 topaketan gaude. Ekimen honetan, Tknikarekin eta Euskadiko Lanbide Heziketako beste ikastetxeekin batera ari gara parte hartzen Euskadiko Lanbide Heziketako ordezkaritza gisa, enpresen eta heziketaren arteko elkarlan sendotzeko helburuarekin.

Read More

Miguel Altuna LHII, berdintasunaren alde Kudeaketa Aurreratuan

Atzo, Emakunde eta Euskalitek antolatutako “Berdintasuna Kudeaketa Aurreratuan: tresnak eta esperientziak (IX)” jardunaldia ospatu zen, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen baitan. Beste erakunde batzuekin batera, Irati Valencia Miguel Altunako irakasleak, Miguel Altuna Lanbide Heziketako esperientzia aurkeztu zuen: “Begirada kontziente bat, emakumeentzat erakargarria izango den espazio bat eraikitzeko, industria eta STEAM arloetan, lanbide heziketa publikoan.” Ekimen honen…

Read More

Lanbide Heziketako irakasleak KSB-ITUR enpresan bisitan

Urriaren 17an, Lanbide Heziketako irakasleek KSB-ITUR enpresa bisitatu zuten Zarautzen, ADEGIk BerIndu programaren barruan antolatuta. Enpresak ponpa hidraulikoak ekoizten ditu, mekanizazioa eta muntaketa barne. BerIndu programak, 2003az geroztik, helburu du enpresen errealitatea eta balio profesionalak irakasle eta orientatzaileekin partekatzea, ikasleei enpresa-beharrak eta teknologia berrien eskakizunak ezagutzeko aukera emateko.

Read More

Ikasketa koordinatzaileen topaketa

Urriaren 14an, iTlent-ek kudeatu eta antolatzen duen Ikaskuntza Koordinatzaile topaketa izan genuen Miguel Altunan.  Bertan, ETHAZI ereduan aurrera egiteko ikasturte honetako lan-hildoak aurkeztu ziren, gaitasunak, balioak, STEAM, ekintzailetza, orientazioa, HLH eta ziklo sareak, besteak beste.

Read More

Tokiko enpresetara bisitak, prestakuntza eta lan mundua uztartzeko

Urtero bezala, Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasleek hasi dira Bergara eta Debagoieneko enpresak bisitatzen. Bisita hauek aukera paregabea dira ikasleentzat, ikasten ari diren heziketa-zikloari loturiko sektoreko enpresak gertutik ezagutzeko. Horrela, ikasgelan lantzen dituzten edukiak benetako lan-inguruneetan nola aplikatzen diren ikusten dute, eta enpresen egunerokotasuna eta erabiltzen dituzten teknologiak ezagutzeko aukera ere bai. Adibidez, Mekanizazioko 1.…

Read More

GLOBAL TRAINING BEKAK 2025

Izena emateko eta informazio gehiago: https://www.gazteakatzerrian.eus/eu/hasiera/ Beka hauek euskaldun gazteei,  Goi Mailko Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak daude eta atzerrian 6 eta 9 hilabete artean lan-praktika ordainduak egiteko BEKAK eskaintzen dituzte. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Leihakortasun Sailak sustatzen ditu beka hauek, gazte euskaldunek atzerriko enpresa eta erakundeetan formazio praktikoaren bitartez gaitasunak lor ditzaten.…

Read More

25/26 ikasturteko aurkezpen eguna

Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasturte berriaren aurkezpena irailaren 3an, asteazkenean izango dugu (Agirrebidea 2 kalea). Talde bakoitzaren aurkezpen ordutegiak, honakoak izango dira:   *1.go mailako ikasle taldeen aurkezpenak ARETOAN izango dira ondorengo ordutegian: 10:30ean:  Instalazio Elektriko eta Automatikoak (1IE2A). Mekanizazioa (1ME2A). Automatizazioa eta Robotika Industriala (1ARI3A). Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa (1PM3A).  11:15etan:  Administrazio Kudeaketa (1AK2D). Mekanizazioa…

Read More

“Bibrazioen analisia” jardunaldi teknikoan parte hartu dugu

Ekainaren 25ean,  IDEKO Centro Tecnológicorekin lankidetzan jardunaldi bat egin genuen, LHko irakasleei zuzendua, etorkizuneko profesionalak makinen diagnostikorako datuak eskuratzeko tresnen erabileran prestatzeko.   ikDAS ekipoa bibrazioak analizatzeko tresna gisa erakusten zen, muntatzaile mekatroniko orok bere kitean eraman dezakeen ekipamendu eramangarri gisa, retrofyt eta konponketei, martxan jartzeei edo bibrazioen inguruko troubleshooting-ari aurre egiten dionean.   Jardunaldia…

Read More