Posts Tagged ‘Lanbide Heziketa’
Automatizazio eta Robotika Industrialeko irakasleak Oporton, ErasmusMobility programari esker
ErasmusMobility programaren bidez, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Automatizazioko hiru irakasle Oporto ingurura bidaiatu dute, etorkizuneko lankidetza aukerak aztertzeko asmoz. Bidaiaren helburua Oportoko Triformis Técnica ikastetxea eta hiru enpresa ezagutzea izan da, ikasleen lan-praktikak antolatzeko eta harreman profesional berriak sendotzeko. Triformis ikastetxea goi-tentsioko instalazioen mantentze-lanetan eta enpresetarako neurrirako formazioan espezializatuta dago. Gainera, irakasleek honako enpresak bisitatu…
Read More“eMAkumeak protagonista” jardunaldia: ZTIM arloko emakume ikasle eta irakasleen lana aitortuz
Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan “eMAkumeak protagonista” izeneko jardunaldia ospatu dugu ekainaren 4an, azken urteotan industriaren alorrean genero-oreka bultzatzeko egindako lana balioan jartzeko eta bide horretan protagonistak diren emakumeei eskerrak eta aitortza publiko bat egiteko asmoz. 2015etik hona, emakumeak industria arlora gerturatzeko hainbat ekimen jarri ditugu martxan gure ikastetxean. Urtez urte, lan horrek fruituak…
Read MoreErasmus+ praktikak atzerrian: 21 ikasle Europako hainbat herrialdetan izan dira
2025eko martxotik maiatz amaierara bitartean, Miguel Altunako 21 ikaslek aukera izan dute beraien lan praktikak Europako herrialde desberdinetan burutzeko Erasmus+ programaren bidez. Portugal, Italia eta Txekiar Errepublikan egon dira, bakoitza bere zikloko ikasketa-esparruarekin lotutako enpresetan. Esperientzia aberasgarria izan da arlo profesionalean zein pertsonalean: Ikasleek lan-munduan jarduteko gaitasunak landu dituzte, eta kultura berriak ezagutzeaz gain, autonomia,…
Read MoreFabrikazio Adimenduna eta Big Data & AAko ikasleen proiektu aurkezpenak Miguel Altunan
Atzo, maiatzak 20, Miguel Altunako Fabrikazio Adimenduna eta Adimen Artifiziala & Big Data espezializazioetako ikasleek enpresetan garatutako proiektuak aurkezteko jardunaldia izan zuten. Ekitaldian aurkeztu ziren 13 proiektuak, ondorengo enpresetan garatu dira: Zerbimek, Lacor, Ibili, ULMA Packaging, TTT, Oregi Mekanizatuak, Espytes, Belmek, Tecnosystem, Fagor Automation eta Gureak. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle, irakasle eta enpresa…
Read MoreUrratsbat dinamizatzaileak Varsovian, ekintzailetza sustatzeko bide berriak ezagutzen
Euskadiko Lanbide Heziketako Urratsbat dinamizatzaileak, Tknikako Ekinguneren bidez Varsovian izan dira bertan ekintzailetasuna nola lantzen duten ezagutzen. Bertako ikastetxeen eta unibertsitateetako eskaintza bertatik bertara ezagutzteko aukera izan dute eta baita gure hezkuntza eredua partekatzeko ere. Horretaz gain, alor desberdinetako enpresak bisitatu dituzte,, etorkizunerako lankidetzarako ateak irekiz.
Read MoreMiguel Altunako talentua EuskoSkills 2025ean: Hiru espezialitatetan podiumean
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 txapelketa antolatu du maiatzaren 13tik 15era bitartean, Ficoban (Irun). EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen arteko lehiaketa da, eta bere xede nagusia ikasleen gaitasunak eta talentua agerian jartzea da, lanbide-espezialitate ezberdinetan. Txapelketan parte hartzen duten ikasleek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsi dituzte aurtengo edizioan…
Read MoreUNRWAko ordezkarien bisita jaso dugu
Atzo, maiatzak 12, Miguel Altuna LHIIn UNRWAren ordezkaritza baten bisita jaso genuen, Jordanian bizi den Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziarena. Jardunaldian zehar, Euskadiko hezkuntza eredua gertutik ezagutzeko eta gure zentroa bisitatzeko aukera izan zuten. UNRWAk Ekialde Hurbileko eskola-sistema zabalenetako bat kudeatzen du; eskualdean 706 eskola daude, eta egunero milioi erdi haur errefuxiatu artatzen dituzte. Duela…
Read MoreAtzo ateak zabalik jardunaldia izan genuen Miguel Altunan
Atzo, maiatzak 8, ateak zabalik jardunaldia ospatu genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Bertaratu zirenek aukera izan zuten gure Lanbide Heziketako eredua, ikasleak lan mundurako prestatzeko erabiltzen ditugun ekipamenduak bertatik bertara ikusteko eta nola ez, Miguel Altunan eskaintzen ditugun graduak, hau da erdi eta goi-mailako zikloak eta baita ditugun espezializazio berritzaileak ezagutzeko ere. Gogorarazten dizuegu aurrematrikulazio…
Read More“Datorren Gazteria” jardunaldian parte hartu dugu: Lanbide Heziketa eta honek euskal talentu gaztearen etorkizunean duen funtsezko eginkizuna hizpide.
Atzo, apirilak 29, Noticias de Gipuzkoa-k antolatutako eta Eibarren ospatu zen “Datorren Gazteria” jardunaldian parte hartu zuen Miguel Altuna Lanbide Heziketako enpresa harremanen arduradun den Gorka Lazkanok. Gorka Lazkanoren hitzetan, “asmatu egin dugu pertsonen kudeaketan eta talentuaren industriak duen beharra transmititzen. Jendeak etorkizuna duten irteerak ikusten ditu LHn” Ekitaldian bi mahai-inguru nagusi izan ziren eta Miguel Altunak “LH eta enpresak: Talentua eta Aukerak konektatuz” izenekoan parte hartu zuen, Danobat eta Mondragon Unibertsitatea…
Read MoreLanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartu dugu
Aste honetan, Hezkuntza Sailak antolatutako Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartze aktiboa izan dugu. Topaketaren programak esperientzia arrakastatsuak partekatzeko eta sinergia berriak sortzeko diseinatutako jarduerak bildu ditu eta horrenbestez, Euskadiko Lanbide Heziketa eredua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute; Adibidez, Ganteko (Belgika) HO Gente Unibertsitateko ordezkeritzak Miguel Altuna erabiltzen ditugun espazio, metodologia eta LCAMP, ikaslean…
Read More